The Buttshakers

16 iraila, 2017

Aurtengo irailean hasiko da musika ziklo berria Eibarren
(Gipuzkoa). Hilean behin kontzertu berezia antolatuko da rockanrolla eta musika
beltzaren inguruan. Larunbat honetan, hilak 23, COLISEO antzokian izango da
estreinaldi gisa eta ondoren PORTALEAko aretoan antolatuko dira. Gertuko
kontzertuak izango dira, entzule zein musikariek ondo pasa dezaten.

The Buttshakers dute izena, frantsesak dira
eta raw soul, rythm & blues eta funkean barrena ibiltzen dira, rockaren
marmarra aski entzungarri dutela hala ere eta kode genetikoan txertatua etenik
gabeko groovea. Berrogeita hamarreko urtealditik hirurogeita hamarreko
azkenetara Ameriketako musika beltzean azaldu zen guztiak ekartzen ahal dio
onik kombo baten soinuari, garageko oldarra nahiz bere onetik ateratako rythm&bluesa
izan. Baita, ahotsa barne, James Brownen tresna guztien handiostasun
erritmikoen maila eman nahi duten funkya goratuz egindako abestiek ere, denek
arrasortzen dakiten dantzondoaren kadentzia eraginez.

The Buttshakersen
errepertorioan badaude soulaldi lasai eta pausatuak, Ciara Thompson kantari
estatubatuarrak erregistroa aldatu eta Amy Winehouseren kantutegirik
malkomerkeenean indarka bultzatu gabe katonatu litezkeen temak proposatzen
dituenean. Hala berean daukate garajeko olio baltzean zikindu, abantadan abiatu
eta egin lezaketen guztia erakusteko ahalmena, entzulea berriro entzuteko
gogotan utzirik. Sly and the Family Stone, Charles Bradley, Sharon Jones, Etta
James edo Marvin Gaye eta Motown eraginik nabarmenenak.

Horrela, Ciara Thompson riot-girl limurtzaile eta
karismadunaren ahots eta indar xarmagarriak eroanda, The Buttshakers bidea
egiten ari da garageko puskak dituen rythm and blues epel eta gordinarekin,
bero bufada bortitzak balira bezalako abestietan. Erran gabe doa talde honen emaldiak
su eta izerdiko dantzodromo direla bihurtzen.    

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com