Hemen zaude: Hasiera Albisteak The Buttshakers

The Buttshakers

2017/09/16

Astean hasiko da musika ziklo berria Eibarren (Gipuzkoa). Rockanrolla eta musika beltzaren inguruan. Hilero kontzertu bat.

The Buttshakers izango dira lehenak, Frantziatik datoz eta Ciara Thompson

kantari estatubatuarraren ahotsa entzuteko modukoa.

 

Aurtengo irailean hasiko da musika ziklo berria Eibarren (Gipuzkoa). Hilean behin kontzertu berezia antolatuko da rockanrolla eta musika beltzaren inguruan. Larunbat honetan, hilak 23, COLISEO antzokian izango da estreinaldi gisa eta ondoren PORTALEAko aretoan antolatuko dira. Gertuko kontzertuak izango dira, entzule zein musikariek ondo pasa dezaten.

The Buttshakers dute izena, frantsesak dira eta raw soul, rythm & blues eta funkean barrena ibiltzen dira, rockaren marmarra aski entzungarri dutela hala ere eta kode genetikoan txertatua etenik gabeko groovea. Berrogeita hamarreko urtealditik hirurogeita hamarreko azkenetara Ameriketako musika beltzean azaldu zen guztiak ekartzen ahal dio onik kombo baten soinuari, garageko oldarra nahiz bere onetik ateratako rythm&bluesa izan. Baita, ahotsa barne, James Brownen tresna guztien handiostasun erritmikoen maila eman nahi duten funkya goratuz egindako abestiek ere, denek arrasortzen dakiten dantzondoaren kadentzia eraginez.

The Buttshakersen errepertorioan badaude soulaldi lasai eta pausatuak, Ciara Thompson kantari estatubatuarrak erregistroa aldatu eta Amy Winehouseren kantutegirik malkomerkeenean indarka bultzatu gabe katonatu litezkeen temak proposatzen dituenean. Hala berean daukate garajeko olio baltzean zikindu, abantadan abiatu eta egin lezaketen guztia erakusteko ahalmena, entzulea berriro entzuteko gogotan utzirik. Sly and the Family Stone, Charles Bradley, Sharon Jones, Etta James edo Marvin Gaye eta Motown eraginik nabarmenenak.

Horrela, Ciara Thompson riot-girl limurtzaile eta karismadunaren ahots eta indar xarmagarriak eroanda, The Buttshakers bidea egiten ari da garageko puskak dituen rythm and blues epel eta gordinarekin, bero bufada bortitzak balira bezalako abestietan. Erran gabe doa talde honen emaldiak su eta izerdiko dantzodromo direla bihurtzen.