Hemen zaude: Hasiera Albisteak BERUMUGA ziklo musikala

BERUMUGA ziklo musikala

2017/07/11

The Allnighters taldea  bateria jotzaileak izan zuen istripuagatik geldiunearen ondoren martxan da berriro Everything is Changing  disko berria aurkezten.
Taula gainean: Iñaki "Igu" García, Ahotsa eta armonika        Iñigo Ortiz de Zárate,  Gitarra eta organoa   Ernesto García, Gitarra      Zigor Akixo, Bateria      Ruper Díez, Baxua

Ruben Salvador , tronpeta eta fiskornioa (RS Faktor taldeko liderra)    Zigor Martinez saxoa; Arrasateko Big Band Musikalaren zuzendaria

 

BERUMUGA Musika zikloa 

Urtero bezala, Bergarako udalak rocka, bluesa, jazza eta musika beltzaren kolorea duen ziklo musikala antolatu du.

Ohikoak ez diren musika estiloak programatzea da helburua, kalitatea ardatz

BERUMUGA musika beltzari eskainitako musika zikloa

Kontzertu guztiak aire librean eta doanekoak. Uztaileko ostiraletan

Hurrengoak:

STACIE COLLINS BAND

HENDRIK ROVER & Los Míticos GT´s

 

 THE ALLNIGHTERS

Rhythm and Blues deitu obsesioak jota dauden bost lagunen historia da honakoa. Gasteizen kokatu behar dugu hasiera, 1988ko uda beroan. Hutsetik abiatu eta gogotik lan eginda penintsulako erreferentziazko talde bihurtu zen 90. urteetan musika beltzari dagokionez. Hamar urtez lanean etengabe eman eta gero, Estatuan eta Europako hainbat herrialdetan emanaldi asko eskaini eta 3 LP eta hainbat single eta bilduma plazaratu ostean, desegin egin zen taldea 1998an. Orain bueltan dira eta erreferentziazko jaialdi berezitu batzuetan eta areto garrantzitsuetan kontzertuak eskaini ondoren, 2016. Urtean "Everything is Changing" LPa erregistratu zuen Gijóngo Circo Perrotti estudio analogikoan, Jorge Explosiónek ekoitzia. Lan hori iazko gabonetan plazaratu zuten, eta bertara biltzen dira taldearen ardatz izandakoak: 50. urteetako Boogiea aho-soinuarekin, 60. urteetako Soula eta Rhythm & Blues cool-ena, eta 70. urte amaierako Pub-Rocka. Luxuzko lana, metalen sekzio osoarekin eta taldeak merezi duen soinu bikainarekin.

Zuzeneko emanaldietan indar handiko taldea denez, milaka kilometro egin izan ditu, eta maila handiko musikariekin partekatu izan ditu agertokiak, estilo desberdineko hamaika musikarirekin, horien artean aipagarri, besteak beste, Wilko Johnson, Nine Below Zero, Barrence Withfield, Bill Thomas, Kenny Neal, Ian Dury, The Blues Brothers Band, Lazy Lester, Melvin Davis, Eli Paperboy Reed eta Swamp Dogg. Talde honen emanaldi bakoitza benetako jai bihurtzen da, hori bat, "Soulful Rhythm & Blues" etxeko markarekin.