Hemen zaude: Hasiera Albisteak Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma

Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma

2017/03/15

Bartzelonako Alex Malacara abeslariak eta musikagileak eta Tony Wilson britainiar gitarra jotzaileak osatzen dute Malacara & Wilson Band.  Euren hirugarren diskoa -"Summer Camp Blues". - Mario Cobok ekoitzi du. Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma da. Betiko musikatik abiaturik bluestik, countrytik eta folketik edaten du. Abestiok galtzaileak eta bihotz minduak dituzte hizpide, leku orotara eta aldi berean inora ez daramaten amaierarik gabeko errepideak, poesia iluna, jaurtigai batean idatzitako izenak. Beren haziak munduaren beste aldetik iristen badira ere, "amerikarra" deitua baino askoz ere gehiago da Malacara & Wilson Band taldea. Talde handi batek apailatutako abesti handien bilduma da.

Entzun : Almost Blues

 

Berriz ere Mario Cobo ekoizlearen eskutik bidean aurrera sustraien bila jarraitzen duen diskoa da "Summer Camp Blues". Urtetan zehar lan handia egin eta gero, Xavi Malacarak (ahotsa), Toni Wilsonek (gitarra), Salva "Jokerrek" (bateria) eta Maxi Moscardik (baxua) abesti sorta gogoangarri bat erregistratu dute disko honetan; musika eragin ezberdinak azaleratzen dituzte abestiek,  eta eskutik hartuta bidean aurrera jarraitzen dute jatorrizko konposizio guztiak apaintzen dituen poesia eta bluesaren klasikoei egin beharreko omenaldia batera hartuta.  

Bluesa jariatzen duen piano bat entzuten da "The Bride" gaian, baita Wilsonen gitarraren moldaketak eta doinuak ere, countryaren kutsuz beteak, eta horiek nahikoak dira Malacarak galdutako apustuei eta maitasun hauskorrei hitzak jarri baino lehen abesti handi baten aurrean gaudela jakiteko. "Rats" gaia countryaren moldeetara lerratzen da, eta "Black Swan" mugaldeko soinuak hogeigarren urteetako "Trouble in mind" blues klasikoari ematen dio bide, bandak shuffle moldean azkarki moldatua; gai honetan aipagarria da Wilsonen gitarraren country estiloko marka. "Almost blues" gaia Malacarak idatzia da, aparta da bandak eskaintzen duen giroa, blues iluna eta etsia. Eta gai horrek Bluesaren beste klasiko batera garamatza, "Highway 49" ezagunera, hori bai, Howling Wolfen irazkitik igarota, Wilsonen slide guitar lagun. Malacarak makurgune bat marrazten du abesti bakoitzean, istorio berri bat alde ilunetik ikusirik "Enemies" harribitxi txikian, hamaika ñabardura dituen "Summer Camp Blues" ezin sailkatuzko gaian eta betiko musikatik agian urrunen dagoen baina inolaz ere abesti aparta den "Fishbowl" gaian; abesti horiekin guztiekin bere unibertsoa sortzen du, unibertso zinematografikoa ia, soilik talde handi batek egin dezakeen moduan, bere soinuarekin, betiere iparramerikar musika tradizionalera eramaten gaituzten musika eta eragin ugariak sakonetik ezagutzen dituztela agerian utzirik. "Walking Blues" klasikoaren moldaketa batek ematen dio amaiera disko honi.