Hemen zaude: Hasiera Albisteak Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak

Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak

2016/08/30

Maite Larburu eta Josh Cheatham dira Neighbor. Bigarren diskoa grabatu berri dute , HAU. Soinu muturrekoz ehunduriko pasaia exotikoak eraiki ditu bikoteak bertan; ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan dira HAU soinu bihurtu duten instrumenuak. Irailean kaleratuko da.

 

 

neighbor, bizilagun euskaraz, Amsterdameko auzo berean jaiotako proiektua da. Maite Larburu (Hernani) eta Josh Cheatham (Seattle) dira auzo honetako biztanleak. Bikoteak antzinako musika klasikoa du ogibide, Larburu biolinista da, eta Cheatham, viola de gamba-kontrabaxularia.

neighbor proiektuarekin hala ere, Maite eta Joshek, haien musikagintza eraldatu dute; kantagintzan murgildu dira, hain zuzen ere.

ura patrikan (Gaztelupeko Hotsak 2013) izan zen neighbor bikoteak kaleraturiko lehendabiziko diska. Kritikaren zein ikuslegoaren arreta ederki deitu zuen lan honek. Fermin Etxegoien kazatariaren hitzetan: Maite Larburu, ate handitik sartu zaigun Ura patrikan diskoaren bitartez, kantari eta biolinista. Herri kantagintza modernoan aritzeko neighbor bikotea sortu du, Josh Cheatham gitarjolearekin.

Oraingoan, neighbor, bigarren albuma aurkeztera datorkigu: HAU

Soinu muturrekoz ehunduriko paisaia exotikoak eraiki ditu bikoteak kasu honetan; ukeleleak, gitarra elektrikoa, sokazko instrumentuak eta klarinete baxua izan dira HAU soinu bihurtu duten instrumenuak.