Hemen zaude: Hasiera Albisteak Since 1993

Since 1993

2019/08/29

Egiazko musikarentzat ez dago lasterbiderik. Kalitatea eta koherentzia dira hogeita bost urteko ibilbidean zehar irauteko sekretu bakarrak, gaur egun oso gutxirena den estilo batean, Jazza halaxe baita.  Laurogeita hamargarren urteetatik Bartzelonan bizi dira, Bilbo jaioterrian bertako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik igaro ondoren. Juan de Diegoren (tronpeta) eta Víctor de Diegoren (saxoa) karrerak batera zein bakarka izan dira, batera De Diego Brothers gisa, eta bakarka bakoitza bere proiektu pertsonalak aurrera eramanez eta erreferentziako musikari askorekin lan eginez. Formazioak 25 urte bete dituela Since 1993 izeneko diskoa kaleratu berri dute.                                                                                                                                 

 

De Diego anaiek bidaia bat proposatzen digute Jazzaren bidez, Abel Boquerak hammond organoan eta Caspar St. Charlesek baterian lagunduta, oso denbora esparru zehatz batean, Bebop eta Cool-etik abiatuta, bai eta Swing-a ere, eta Hard Bop-aren hurbileko musika espazioetara eramaten gaituzte, Horace Silver bezalako artisten eraginpean eta Lee Morgani keinu nabarmenak eginez, bai eta Jimmy Smithek hirurogeigarren eta hirurogeita hamargarren urteetan egindako konposizioei ere, hammond organoak egindako lan bikainari eta jotze maila nabarmenari esker neurri handi batean. Horrekin guztiarekin produktu freskoa sortu dute, Boogaloo eta Funk zipriztinekin, kutsu latinoak ere dituena, baina betiere, bere ibilbidea lan handiarekin egin duen talde baten muinari eta koherentziari eutsita, azken hogeita bost urteetan eskarmentu handia hartu duen taldea, baina batez ere nazioarte mailan nabarmentzeko moduko kalitatearekin.