Hemen zaude: Hasiera Albisteak ROY LONEY & SEÑOR NO : Disko luzea eta zuzenekoak

ROY LONEY & SEÑOR NO : Disko luzea eta zuzenekoak

2009/06/11

Roy Loney penintsulako eszenategietara itzuli da Bloody Hotsak zigiluak argitaratutako disko berria aurkeztera. "Got me a hot one" du izenburua eta hamahirugarren LP-a du, hain zuzen ere orain dela hirurogeita hiru urte 13. egun batez jaio zen artistaren egun bera islatzen duen kopurua, nahiz eta Roy Loneyk ez duen sineskerietan sinesten. Urte horietan guztietan rock and rollak bere zainak elikatzen utzi du Royk, eta orain, berriro ere, bizitasun hori guztia ikusi ahal izango dugu eszenategietan, musika guztiz sinesgarri batekin, Roy berak hitz potoloak baizik ez dituen taldeak -Señor No - lagundurik. Taldekide hauek berriro ere zainduko baitute FlaminGroovies taldeko ohiko kidea riff bero eta bizien bidez.
Diskoa eta bira ostegun honetan, ekainak 11an aurkeztuko dute Donostian, Alde zaharreko liburutegian, eguerdiko 12tan set akustikoa eskainiz.

Agerian geratzen da taldekideek gozatu egiten dutela maite dutena jotzen, betiko rock and roll zaharra jotzen, asmatzeko beharrik izan gabe, jostaketa eta grina dena soilik behar bezala eta egokiro eskaintzen.
Kantuek badute zerbait, borobilduta daudela diotenak: hasieratik bukaerara zainduta eta melodia, erritmo eta aldaketak leku aproposean jarrita dituztenak. Donostiarrek lan bikaina egin dute eta, beste behin, erakutsi dute musikari ikaragarriak direla.
Aurreko biran ikusi bazenitu, ondotxo jakingo duzu zertaz ari garen, eta ikusi ez bazenitu hauxe duzu Roy Loney mitikoa zuzenean ikusteko aukera, eszenategi batean nola ari behar den argi eta garbi erakusten baitu. Diskoa, horren froga.
(Argazkia : JUXE)