ROGELIO BOTANZen bidegurutzeak
Badira bi hamarkada luze Rogelio Botanz Euskal Herritik Kanariar Irletara joan zela. Tenerifen lotu zuen bere txalupa eta, ia konturatu gabe, bertako kulturaren korronte indartsuetan murgildu zen. Taller Canario de la Canción lantaldearen hiru sortzaileetako bat izan zen, Andrés Molina eta Pedro Guerrarekin batera. Hura bukatu zenean bakarkako bideari ekin zion eta aurreko diskoa Alfonso Sastreren testuekin egin ondoren, aspaldiko kantuak eta konposaketa berriak grabatu ditu Vuelos egunotan kaleratu duen diskoan. Eta ohikoa duenez, hemen ere kolaboratzaile bereziak batu ditu: Euskal herritik Kepa Junkera (trikia) eta Arkaitz Miner(biolina eta mandolina), Kubatik Trio en Serie, Jose Antonio Ramos kanariak tinple jolea eta Irletako perkusiojotzaile ugari, besteak beste, emaitzari aniztasun berezia emanez.
World music okerreko etiketa hainbestetan erabiltzen den garai hauetan, Rogelio Botanzek naturaltasun osoz eta laguntzaile egokiekin lortu du urte askotako lana gauzatzen, dentsitate gurutzatuko kantuak, etiketak gainditzen dituztenak baina etxeko doinuak balira bezala aurkezten direnak. Denon probetxurako.
Diskografia
LA NUEVA CANCIÓN CANARIA 1985
TRAPERA 1987
IDENTIDAD 1988
A POR TODAS 1989
GRANDES ÉXITOS 1990
RAPADURAS PENAS 1991
Y AHORA... QUE? 1994
TIC,TAC... 1998
CASTILLOS DE ARENA 1999
TIEMPO 2001
CANTA ALFONSO SASTRE 2004
VUELOS 2007