Hemen zaude: Hasiera Albisteak Rock laukote bilakaturik

Rock laukote bilakaturik

2019/12/13

Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek sortu zuen Mugaldekoak, Zelaietaren izenburu bereko poesia liburuko olerkiei musika jartzeko. Gerora beste poeta batzuen testuak ere musikatu ditu (Joan Margarit, Wislawa Szymborska, Margarita Robleda, Nazim Hikmet…), atzerriko abeslarien kantuak ekarri ditu euskarara (Johnny Cash, leonard Cohen, Vashty Bunyan, Bob Dylan) kantu propioak sortu ditu, eta nolabaiteko disko trilogia bat osatu du Gaztelupe Hotsak zigiluarekin: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017). Lan horiek aurkezteko hainbat emanaldi eskaini ditu Mugaldekoak urteotan, gehiebat formatu akustiko eta bilduan, Edu Zelaietaren poema irakuketak eta abestien interpretazioa uztartuz. Orain dela urtebete Mattin Arbelaitz bateria jotzailea batu zen taldera eta Xavi Perez ‘Bull’ baxu jotzailearen ekarpenarekin zuzenekoetako rock soinuaren aldeko apustua egitea erabaki zuten.

Mugaldekoak jatorrizko izenari Band gehituta. Horrela azaldu da Berako (Nafarroa) taldea azken hilabeteetan, rock laukote bilakaturik, eta horrela grabatu du lan berria, bi kantuz osaturiko singlea, Gaztelupeko Hotsak-en Lokatzetan Play bildumaren barruan.

Edu Zelaieta idazleak eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikariek sortu zuen Mugaldekoak, Zelaietaren izenburu bereko poesia liburuko olerkiei musika jartzeko. Gerora beste poeta batzuen testuak ere musikatu ditu (Joan Margarit, Wislawa Szymborska, Margarita Robleda, Nazim Hikmet…), atzerriko abeslarien kantuak ekarri ditu euskarara (Johnny Cash, leonard Cohen, Vashty Bunyan, Bob Dylan) kantu propioak sortu ditu, eta nolabaiteko disko trilogia bat osatu du Gaztelupe Hotsak zigiluarekin: Biziago sentitzeak dakarren muga inguruan (2006), Begiak lekuko (2012) eta Galdemoduen trilogia (2017). Lan horiek aurkezteko hainbat emanaldi eskaini ditu Mugaldekoak urteotan, gehiebat formatu akustiko eta bilduan, Edu Zelaietaren poema irakuketak eta abestien interpretazioa uztartuz. Orain dela urtebete Mattin Arbelaitz bateria jotzailea batu zen taldera eta Xavi Perez ‘Bull’ baxu jotzailearen ekarpenarekin zuzenekoetako rock soinuaren aldeko apustua egitea erabaki zuten.

 

Zuzeneko berriaren aurkezpen txartel gisa binilozko single bat argitaratu du laukoteak, Gaztelupeko Hotsak-en Lokatzetan Play bildumaren barruan. Horietako bat Velvet Underground taldearen “What Goes On” abestiaren euskarazko bertsioa da, “Zer duzu?”, jatorrizkoa baino gitarra zaleagoa. Kantuarekin batera New Yorkeko talde mitikoaren zuribeltzeko estetika islatzen duen bideoklip bat aurkeztu du taldeak, Raul Garcia Etxeberriak eta Mathilde Brugiere-Gardek egindakoa.

Singlearen B aldeak beste bertsio bat jasotzen du, Noise Hole taldearen “Zure ondoan” abestiarena. Goietxek eta Garciak ondo ezagutzen duten kantua da, talde horretako kideak izan baitziren 90eko hamarkadan. Australiako rockaren ildoari atxikitzen zaion abestia da.

 

Lokatzetan Play single bildumaren ale berria da Mugaldekoak Band-ena. Aurretik, Txuma Murugarren, Capsula, Jon Gurrutxaga eta Joseba Tapiarenak argitaratu dira.