RAFA RUEDA : txikitasunaren alde pop disko haundia

1 otsaila, 2006


Jakinduria sakonekoa, gitarrajole fina eta irudimentsua, abeslari sendoa eta ekoizle moduan lan garrantzitsuak zuzendu dituena da Rafa Rueda. 2005ean, Ehungarrenean Hamaika diskoa ekoiztu, argitaratu eta taula gainekoak zuzentzen aritu zen. Hori izan da egin duen azkena baina, hamazazpi urterekin Broken Bihotz taldearekin hasi zenetik, bere curriculuma ez da nolanahikoa izan. Urteetan, PILT taldearen buru izan da bost disko kaleratuz, beste hainbat artisten musikari edo ekoizle moduan ere ibili da diskoetan eta zuzenean (Txuma Murugarren, Kokein, Mikel Urdangarin…) bestelako konposaketak (antzerkirako…) ez aipatzearren.
Apiriletik aurrera, bere ibilbide propioari lotuta Saredun eskua diskoa aurkeztuz emango du; gaur egun Euskal Herrian daukagun konposatzaile eta musikaririk bikainetakoa dela erakutsiz.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com