Hemen zaude: Hasiera Albisteak RAFA RUEDA : txikitasunaren alde pop disko haundia

RAFA RUEDA : txikitasunaren alde pop disko haundia

2006/02/01

Mungiako musikaria buru belarri aritu da otsailean zehar bere bakarkako bigarren lana prestatzen. Azkarateko Katarain estudioan egin ditu grabazio lanak, Jonan Ordorika teknikariarekin batera. Disko berriak, aurrekoaren bideari jarraituz, poparen hildotik konposatutako hamar kantu biltzen ditu Saredun eskua izenpean. Oraingoan bigarren gitarrak teklatuei utzi dio lekua eta bi laguntzaile berezi izan ditu : Alos Quartet soka laukotea eta Kris Kase tronpetajotzailearena. Rafaren bakarkako bigarren disko hau martxoaren bukaeran kaleratuko da gaztelupeko hotsak eskutik.

Jakinduria sakonekoa, gitarrajole fina eta irudimentsua, abeslari sendoa eta ekoizle moduan lan garrantzitsuak zuzendu dituena da Rafa Rueda. 2005ean, Ehungarrenean Hamaika diskoa ekoiztu, argitaratu eta taula gainekoak zuzentzen aritu zen. Hori izan da egin duen azkena baina, hamazazpi urterekin Broken Bihotz taldearekin hasi zenetik, bere curriculuma ez da nolanahikoa izan. Urteetan, PILT taldearen buru izan da bost disko kaleratuz, beste hainbat artisten musikari edo ekoizle moduan ere ibili da diskoetan eta zuzenean (Txuma Murugarren, Kokein, Mikel Urdangarin...) bestelako konposaketak (antzerkirako...) ez aipatzearren.
Apiriletik aurrera, bere ibilbide propioari lotuta Saredun eskua diskoa aurkeztuz emango du; gaur egun Euskal Herrian daukagun konposatzaile eta musikaririk bikainetakoa dela erakutsiz.