Hemen zaude: Hasiera Albisteak Puto Amoak Matematiketan : the killin´washin´machine

Puto Amoak Matematiketan : the killin´washin´machine

2004/02/03

Badira geldi egoten ez dakitenak, ezin dutenak. Eta horietako batzuek egon badaude Ermuan. Iker, Juanmi, Carlos eta Markos banda eta mobida askotatik pasatakoak dira
Hugh!!! , Zaztada, The Pepes, Julio Kageta eta Dantzut moduko taldeetan aritu ondoren, duela pare bat urte Puto Amoak Matematiketan-PAM osatu zuten. Zertarako ? Euren gustuko musika egiteko. Rocka, punk-rock klasikoa eta indartsua.
Orain bigarren emaitzarekin datozkigu, aurrekoa bezala autoproduziduta, **the killin´washin**machine izenekoa.

"Diskoa grabatzen hasi ginenean, argi geneukan lana kaleratuko zela, nola edo hala argia ikusiko zuela, eta azkenean horrela gertatu da, agian ez eraren errazenean. Tira, natura; ezin da bere gainetik pasa ukitua izan gabe. Eta guk naturaz jakin badakigu, bere gordintasunak inguratzen gaituelako. Han goian, gure lokalean, lan hau jaio zen lekuan, gutariko bakoitzak bere barnean zeraman hoberena ateratzen laguntzen zuen bitartean. Zintzotasunez, eta hori nabaritzen da diskoan, 7 abesti eta bertsio bat, 32 minutu larrugorritan".

"Bost egun eman genituen grabatzen, gero oporrak, hamar egun nahasketekin, eta zailena heldu zen : diskoa danborretik ateratzea. Sinplifikatzea, ausartzen bagara eta posible bada. Ez dugu aurrekonturik aipatu ezta zentimo batzuengatik borrokatu ere; gure debilidadea ez da alferrik matematika. Konfiantza izateaz hitzegiten dugu, sinezteaz, hori da zailena. Disko honek etapa guztiak gainditu ditu eta zentrifugatuan jarraitzen du. Disko hau autoproduzitua dago. Goraintziak espiraletik