Hemen zaude: Hasiera Albisteak PROMENADE: Chacon, Tejada eta Krause

PROMENADE: Chacon, Tejada eta Krause

2011/09/01

Promenade bederatzigarren grabazioa du Joaquín Chaconek buru gisa. Gitarra jotzaileak berak idatzitako sei gai eta ondo asko aukeratutako hiru  standard osatutako diskoa, bidai lagun ezin hobeak lagunduta: Gonzalo Tejada -kontrabaxua- eta Jo Krause -baterian. Bere gogara swingeatzeko. Diskoa  hemen eskuragai

PROMENADE: Chacon, Tejada eta Krause

Argazkia: Javier Nombela

Joaquínek Musikenen (Donostia) ematen dituen eskolak eta Roger Mas piano jotzaile kataluniarra buru duen Northland Adventure etorkizun handiko proiektuan Tejadak eta Krausek eskainitako lankidetzak erraztu egin dute elkarren arteko hurbiltasuna, hirukote honen grabazioa egokiro sustatzeko oinarria, gitarra jotzaile madrildarrak aspalditik zuen ametsa beteaz.

Jazz musika moldean erronka handia da gitarra hirukotearen formatua, formatu honetan jarduten duen gitarra jotzaile ororentzat. Erakargarria eta aldi berean larderiatsua, parerik ez duen adierazpen, askatasun eta esperimentaziorako plataforma eskaintzen du, baita Jazzaren interpretazioak berezko dituen komunikazio eta eragin-truke bikaina lortzeko bitartekorik hoberena ere. Bestalde, euskarri harmoniko nahiz erritmikorik gabe, soilik baxuak eta bateriak lagunduta egoteak sorrarazten duen hutsunearen aurreko beldurra dago, hortik musika emaitza bikaina lortzeko zailtasuna. Izan ere, gitarra da nagusi, eta honek, doinu-ildoen eta fills akordedunen artean halako oreka egoki bat topatu behar du ehunduretan, eta melodiak osatu behar ditu talde handiagoetan interpretatzen direnean baino modu landuago batez.