POP musika egiteko talentoa

5 apirila, 2006


Pilt taldeko –euskal esparruak eman duen rock talde interesgarrienetakoa– burua izaki, Rafaren lanen artean Txuma Murugarrenen diskoen ekoizpen lanak eta Kirmen Uribe idazlearekin, Mikel Urdangarin abeslariarekin, Bingen Mendizabal musikariarekin eta Mikel Valverde marrazkilariarekin batera gorpuzturiko Zaharregia Txikiegia Agian proiektua bereizi behar ditugu. Horrekin guztiarekin batera, Lauaxeta olerkariaren omenezko obra musikala koordinatu du berriki, Mungiako herriak interpretaturiko opereta musikala konposaturik eta maila handiko pop-rock bilduma bat osaturik, olerkariaren poesian oinarrituz eta, besteak beste, Jabier Muguruza, Gari, Xabier Montoia, Anje Duhalde, Doctor Deseo taldeko Francis Diez eta Petti abeslari nafarra bezalako abeslari ospetsuek interpretaturik.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com