Hemen zaude: Hasiera Albisteak POMADA, MAIALEN eta IRAZU : Kataluniako eta Euskal Herriko hitzen eta hotsen uztarketa

POMADA, MAIALEN eta IRAZU : Kataluniako eta Euskal Herriko hitzen eta hotsen uztarketa

2005/06/05

Ekainaren 8an, Kataluniako POMADA taldea aritu zen Iruñeako Erraldoien Txokoan.Bertan, Rumba, jota edo pasodoblea bertso doinuekin nahastu ziren. Entzun
Bertan Mediterraneo eta Euskal Herriko hitzak eta hotsak entzuteko parada izan zen. Taula gainean MAIALEN LUJANBIO eta JEXUX MARI IRAZU bertsolariek abestu zuten kataluniarrekin batera

POMADA taldea osatzen duten Carles Belda eta Helena Casas zenbait festibal handi, areto txiki, ateneo, kale eta plaza askotan aritutakoak dira.
Talde ugarirekin kolaboratu eta partaide izan dira azken urteotan (La Txaranga Revoltosa, Dusminguet, Pau Riba, Mesclat...) eta bere sorterriko tradizioak eta erritmoak ondo ezagutu eta landu dituzte. Horren froga Orkestra Mirasoleko Xabier Batllésekin lankidetzan egindako grabazioak.
Euskal Herrikoak ere ezagutu eta ikasi izan dituzte. Horrela, Tapia eta Leturia eta Maialen, Irazu eta Maia moduko bertsolari euskaldunekin aritu izan dira lankidetzan. Eta horren adibidea erakusten digute noizean behin taula gainean. Rumba, jota edo pasodoblea, produkzio sinple eta zuzenean, instintu erritmikoa gidari, hori da ikuskizunaren funtsa. Improbisatu ere egiten dute katalanez eta euskaraz, entzumenen gozamenerako.
Pomada, Menorcako edaria baino gehiago ere bada.