Hemen zaude: Hasiera Albisteak POLITO IBAÑEZ kantari kubatarra Euskal Herrian

POLITO IBAÑEZ kantari kubatarra Euskal Herrian

2005/01/04

Potito Ibañez, gaur egun Cubako azken belaunaldietako trobadore ezagunenetakoa duguArte goi Mailako Institutoan graduatu ondoren 1985an sartu zen "Nueva Trova" mugimentuan eta orduan ekin zion konpositore ibilbideari.

1998an Pablo Milanesen laguntzarekin grabatu zuen Recuento bere lehen diskoa. 2001ean Cubadisco saria irabazi zuen Rock sailean Para no pensar bigarren lanarekin.

Bere kantuak munduko herrialde askotako konpilazioetan sartu izan dira eta filma eta telebistarako abestiak ere konposatu izan ditu. Azken lan diskografikoa -Axilas- 2003. urtean kaleratu zuen eta azkeneko urteetan Cubatik kanpo sarri aritzen da (Trinidad & Tobago, Argentina, Venezuela, Frantzia, España, Holanda...).

Pablo Milanés, Silvio Rodriguez eta Joaquín Sabina moduko kantariekin aritu izan da eszenatokietan.

Duela hamar bat urte bisitatu zuen Euskal Herria, hainbat emanaldi eskeiniz. Oraingoan era akustikoan arituko da Durango eta Elgetako bi kontzertuetan:

  • urtarrilak 13, osteguna DURANGOko Plateruenea Kafe Antzokia. 22:00
  • urtarrilak 15, larunbata ELGETAko Espaloia Kafe Antzokia. 22:30