Poema eta musika kontrabandistak

14 abendua, 2012

Hautatutako abestien zerrenda taldekideen gustu on eta zabalaren lagin askotarikoa da, baita haien ausardiaren erakusle ere, gaur egin ez baita erraza Let Me Die in My Footsprints (Bob Dylan), Bird on a Wire (Leonard Cohen) edota Folsom Prison Blues (Johnny Cash) bezalako klasikoen irakurketa berriak eskaintzea, baina Berako (Nafarroa) laukoteak lortzen du bere nortasuna txertatzea kantuotan. Horrez gain, folk ingelesaren harribitxi malenkoniatsuak (Vashti Bunyan-en Rose Hip November), Marseillako aldirietatik datozen jai giroko doinuak (Moussu T e lei Jovents-en Lanaren kantua), Mexikoko rantxerak (Cuarteto Bernalen Mi único camino), Jose Afonso Portugalgo musika herrikoiaren (eta iraultzaren) ikonoaren kantu ezagun bat (Cantigas do maio), AEBetako kantu herrikoiak (Old Joe Clark) eta Jim Beloff ukelele jotzaile maisuaren pieza bat (Blues on a Ukelele) moldatu ditu taldeak, eta haien artean tartekatu ditu euskarara itzulitako nazioarteko olerkarien poemak (Wilsawa Szymborska poloniar, Margarita Robleda yukateka eta Nazin Hikmet turkiarrarenak) eta Zelaietak berak sortutakoak.

Inoiz baino gehiago, poema eta musika kontrabandistak ditugu Mugaldekoak disko eder honetan.

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com