Hemen zaude: Hasiera Albisteak Piztu baduzu, ez da inoiz amaitzen

Piztu baduzu, ez da inoiz amaitzen

2015/01/16

Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du Broken Brothers Brass Band taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Oraingoan soinu eta erritmo hiritarragoekin.  In the Mud  

Piztu baduzu, ez da inoiz amaitzen

Abel Castro

 

 

Musika berria, formula berriak, sortzen jarraitzen du Broken Brothers Brass Band taldeak, eta ausardiaz ontzen du bere hotsa. Hamarnaka hiritako kaleetan jotzen. Mirestekoa da talde baten suhartasunak entzuleak eta taldearen atzetik dabiltzanak kutsatu ahal izatea.  

Eta horien guztien pozgarri, bigarren LPa kaleratu du Broken taldeak: In the mud. 

Tresna akustikoak, samplerrak, scratcheak, errimak, txaloak, barreak...dena batera, behar bezala hornitua eta ongi nahasia. One nation under a groove. 

In the mud lanean deigarriena da perkusioak garrantzi handiagoa duela. Panderoak benetakotasun puntua eransten dio nahasketari, eta orain ez dirudi oinarri erritmikoan bermatutako metalen banda bat denik. Diskoan zehar maila berean solastatzen ari diren bi atal dira.

The fire blowers da horren adibide agerikoena. Haize-tresnek akorde garaile baten bidez egiten diote sarrera diskoari, gero Dani “munstro txikia” Lizarragaren panderoari leku egiteko; berez bihurtzen da dantza egiteko tresna. 

Haren ondoan, Gorka Gaztanbide (kaxa), Jon Uribeetxeberria (dunbala), Dj Koma (platerak) eta Itsua (beatak). Edozein desfileri eusteko moduko sekzio erritmikoa du Broken taldeak. 

Lehenengo gai honetan doinu indartsuan amaitzen den polirritmia sortu du taldeak, eta bakarkako pasarteak iristen dira breakaren ostean.  Eta halabeharrez irudikatzen dut taldea jaietan dagoen alde zaharren batean. Zirkulua osatuz energiaren, harmoniaren eta erritmoaren orbita horren erdian egon beharko lukeena gor uzteko. 

New Orleanseko groovearen eta New Yorkeko eguzkitzarren nahasketa, haizea ematen ari denari gehiegizko protagonismoa eman gabe, betiere taldea bere osotasunean harturik.   Horra hor Broken taldetik izugarri gustatzen zaidan beste osagarria: Ego 0. Garagardoa, 10.