Hemen zaude: Hasiera Albisteak PETTIREN UZTARIK ELEKTRIKOENA

PETTIREN UZTARIK ELEKTRIKOENA

2002/10/24

Petti kantariak, bere hirugarren diskoa aurkeztu berri du, Etxeko uzta izenekoa. Oraingo honetan, nafarrak bere alderdi elektriko eta zuzena erakutsi digu, Neil Youngek bezala hor nonbait erdi-ezkutuan gordeta zuena.

Kantu sakonak dira, elektrikoak, gitarreroak, erritmikoak eta bihotzetik urdailera jotzen dutenak. Eszenatokietan ondutako alderdia zuen hau, baina orain arte diskoan argitara eman gabea. Lan honetan Berako musikari taldea dago –Fernan eta Joseba Irazoki, Iñigo eta Maikel-, Pettiren alboan beti izan direnak eta hamaika lehiatan –M-ak, Onddo...- jorratutakoak.