Hemen zaude: Hasiera Albisteak PETTI Iggy Popen eskenatokian

PETTI Iggy Popen eskenatokian

2003/09/04

Petti topera dabil azken bolada hontan!
-Azkena Rock-jaialdian parte hartuko du Iggy Pop eta beste haundien artean;
-Terry Lee Halerekin biran aritu zen estatuan zehar eta
-Bere hurrengo proiektu diskografikoa ere martxan dauka.

Irailaren 12an eta 13an Gasteizen egingo den Azkena-Rock jaialdian, egungo rockaren punta-puntako musikariak izango ditugu: Iggy Pop, The Cramps, The Dictators, Ray Davies, Jet Lag eta abar luze bat.

Kontzertuak Mendizorroza polikiroldegian izango dira, kasurako eraikitako karpa haundi batetan. Arratsaldeko 5etan hasita eta goixaldeko 3ak inguru arte rocka egongo da barra-barra eskenatoki bitan eraberean.

Pettik larunbatean joko du, arratsaldeko 5etan eskenatoki nagusian. Etxeko Uztarekin batera kontzertu elektriko eta indartsua eskeiniko du. Egun hortan bertan, Ray Davies, The Dictators, Steve Earle &The Dukes, Hermano eta The Cherry Valencek ere joko dute eskenatoki berberean eta bestean The Hellacopters, Theenage Fandub, The Jeevas eta Zein?ek. Galduezineko zita, beraz.

Kasualitatea edo kausalitatea bide, Pettik bere azken diskan –Petti & Etxeko Uzta- Steve Earleren kantu baten bertsioa egiten du, “Agurra” hain zuzen ere. Eta oraingoan eskenatoki berean topatuko dira.

Bestalde, Petti Terry Lee Halekin biran aritu zan otsailean estatuan zehar. Eta elkarrekin hain gustora aritu ostean, beste proiekturen bat ere prestatzen ari omen dira, bien arteko diska bat edo... auskalo ze sorpresa!

Horrenbeste kontzerturekin pilak jarrita, hurrengo proiektu diskografikoa ere martxan jarri du kantari naparrak eta uste baino lehenago izango dugu gure artean proposamen berriekin.