Hemen zaude: Hasiera Albisteak Petti eta Barrence Whitfield: Orain gordin eta elektriko

Petti eta Barrence Whitfield: Orain gordin eta elektriko

2010/06/09

Akustikoan eginiko jiraren ondoren, berriz bueltan dira Barrence Whitfield eta Petti, oraingo honetan "Barrence Whitfield Eta Petti & The Bloodyhotsak" disko biribila aurkezteko asmoz soinu elektriko eta gordinean. Luxuzko banda dakar gainera bikoteak Joseba Irazoki handiaren kitarra zorrotzez gidatua, eta diskoari duen zuku guztia ateratzea dute helburu., Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eta Bloody Mary diska dendaren elkarketatik sorturiko Bloody Hotsak zigilu rokeroaren eskutik argitaratu da diskoa. Aurretik arrakastaz eraman izan dituzte antzerako esperimentuak aurrera, esaterako; Los Coronas & The Hi-Risers, Roy Loney & Señor No edota Ivan Julian & Capsula.

Barrence Whitfield-en eztarriak badauka bere historia eta soul, blues, rock’n’roll, funk eta R&B bezalako estiloetan mugitu izan da, bere proiektu pertsonaletan (The Savages) edota kolaborazioetan ( Lyres, Solomon Burke, The Hi-Risers, DMZ, Richard Thompson, Los Lobos edo Taj Mahal. Petti nafarrak ere baditu hainbat kolaborazio herrikideekin (Anari, Txuma Murugarren edo Rafa Rueda) eta oso estimagarria den azken diska bat ere, “On”. Euskal sustraiak dituen Folk musika du gogokoen baina blues eta country soinuak ere antzeman daitezke bere abestietan. Diskoan 5 abesti abesten ditu bakoitzak, bat izan ezik, “Min ixila” abestia bien artean abesten baitute.