Hemen zaude: Hasiera Albisteak PETTI eta AUDIENCE elkarrekin zuzenean

PETTI eta AUDIENCE elkarrekin zuzenean

2004/05/17

Ezagutu eta elkarrekin lanerako gogoarekin bi emanaldi egiteko elkartu dira apirilaren 30ean eta maiatzaren 21ean.
TAULA GAINEAN :
PETTI gitarra akustikoa eta elektrikoa, slide, ahotsa
HANNOT gitarrak, tronpeta, programazioa, ahotsa
GAIZKA gitarrak, pianoa, ahotsa
AGER steel gitarra, biolina, teklatuak, ahotsa
ANDONI gitarra apala
MIKEL bateria

PETTI. Hamasei urte zituela ekin zion musikaren bideari, Noise Hole rockanrroll taldeko gitarrajole moduan. Kontzertu ugari eskeni ondoren, bidea esperimentalagoa egiten zuen Zup taldeko kantari moduan aritu zen, 1997ean bakarka jotzen hastea erabaki zuen arte. Horrela, kantari berezia, gitarrajole fina, bluesman disdiratsu eta grinatsu baten aurrean gaude. Hiru disko argitaratu ditu jadanik : Amets bat (1999), Arrazoiak (2001), Etxeko uzta(2002). Tartean beste hainbat lanetan ere parte hartu izandu : Nafarroako Bertsolari Elkartearekin, Bonberenearekin, Anarirekin, Terry Lee Halerekin...eta laugarren lan luzea prestatzen ari da. Bertan bere alde akustiko eta elektrikoa uztartuko ditu.

AUDIENCE. Gernikakoek ez dute ohiko taldea osatzen. Hainbat instrumentu erabiliz, soinu ezaugarri ezberdinak uztartzen ditu era berezi batean : blues garratza, aire tejanoak, rocka, punka eta beste atal askorekin osatzen dute euren sortze prozesua. Estreineko lan diskografikoa, Mallorcan argitaratutako Some lovely hands on dry skins diskoa izan zen eta joan zen urtean Second Handed diskoa kaleratu zuten NOIZPOP azpizigilu berriarekin. Ordutik, Euskal Herriko zein Estatuko toki eta jaialdi ugaritan jo izan dute, ikusmin haundia lortuz.