Hemen zaude: Hasiera Albisteak PETTI + CAPSULA akustikoan

PETTI + CAPSULA akustikoan

2010/01/20

Kontzertu berezia ostegun honetan - urtarrilak 21- Bilboko Cotton Club aretoan. Alde batetik PETTI, gure artean folka eta bluesa modu partikularrean  lantzen duen kantari bereziena eta bestetik rock alternatiboko CAPSULA, talde argentinar/bilbotarra. Era akustikoan egingo dute kontzertua. Disfrutatzeko¡¡

CAPSULA

Buenos Airesen, Argentinan, bikote rock and roll ilunaren eta psikodelikoaren eta punkaren zale batek talde bat osatu zuen, eta urte gutxiren buruan estatuko rock talderik bizienetako bat bihurtu da. Sorterriko Argentina utzi eta Bilbon jarri ziren bizitzen, eta bertan gutxik bezalako karrera emankorra, bizia eta aktiboa garatu ahal izan dute. Honenbestez hiru kontinentetan jardun dute, eta bost bira egin dituzte Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian, Irlandan Herbeheretan, Belgikan, Portugalen eta Hego Amerikan, eta beste bira bat egin dute Estatu Batuetan barrena. Euren zuzeneko eta grabazioetan -"Songs & Circuits" (Liliput, 07), “Rising Mountain” (BCore,09) argi nabari daitekeena zera da: benetako talde baten aurrean gaudelako sentsazioa, indarra jarreran, bizimodu jakin batean, modaz haratago eurenean dena emanez eta ongi egindako lanaren aurreko debozioa erakutsiz, azkar bizi nahi duenaren eta berandu baino lehen bazter guztiak esploratu nahi dituenaren grinaz. Taldearen erreferentzia musikalak, The Velvet Underground, The Stooges, aurreneko David Bowie, Television, dira zuzeneko emanaldi guztiz txalotuak izerdi eta adrenalina uholde bihurtzen dituztenak.

Zuzeneko emanaldia ez dute musikara mugatzen, ikusizkoak eskaintzen dituzte eta euren baliabide teknologikoak etorkizuneko garage-rockaren eredu paregabe bihurtzen dute taldea, hori bai, Hego Amerikako rock undergroundaren kutsuarekin, benetan guztiz talde berezia osatzeko. Azken diskoa : Ivan Julian & Capsula : The Naked Flame (Bloody Hotsak, 09)

PETTI

Juan Luis Perez Petti, abeslari eta gitarrista nafarra. Noise Hole taldeko kidea izan zen, bakarka hasi aurretik. Lau disko grabatu ditu –Amets bat (Gaztelupeko Hotsak, 1999), Arrazoiak (GH, 2001), Etxeko uzta (GH, 2003) eta On (GH, 2007), Anarirekin partekatutako EP bat, Anari ta Petti (Esan Ozenki, Pil- Pil Sessions, 2004), eta beste bat Txuma Murugarren eta Rafa Ruedarekin, Hauxe (GH, 2006). Halaber, Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren omenezko diskoan, Ehungarrenean hamaika (GH, 2005), parte hartu zuen. Gasteizko Azkena Rock jaialdian parte hartu du eta bira bat egin du Terry Lee Hall kantari estatubatuarrarekin. Awañak (Bonberenea, 08) disko akustikoa zuzenean grabatu zuen eta egunotan kaleratu da Barrence Whitfield & Petti eta Bloodyhotsak, kantari amerikarrarekin partekatutakoa. Folk/Blues/Rock arloan  euskal musikan daukagun kantari bereziena.

Cotton Club kontzertu gehiago

ESNE BELTZA + KEU AGIRRETXEA

Urtarrilak 23, larunbata BILBO. Cotton club. 20:00

 

BILL LYERLY BAND + TRAVELLIN´BROTHERS

Blues, country, swing, rockanroll kontzertua

Urtarrilak 29, ostirala. BILBO. Cotton club. 20:00