Hemen zaude: Hasiera Albisteak Bertakoaren lekuko

Bertakoaren lekuko

2013/03/20

Perinké Big Bandaren lehen lanak Desde aquí du goiburua eta musikari kanariarek  sortutako 11 gai biltzen ditu. Swing, blues, latin eta afroari egiten zaio leku diskoko kantuetan. Amerikar talde handien moldeko doinuak eta doinu latinoak aditu daitezke gure garaiko jazzaren doinuekin batean.

De reptiles y demás parientes ( Enrique Fernández-Villamil)

2004. urtean eta Las Palmas Kanaria Handiko Kontserbatorio Profesionalaren babesean hasi zen Big Band hau bere musika bidea egiten, baina egungo giza taldea aurrerago sendotu zela esan genezake; 2009. urtea izango zen taldearen iragana eta geroa bereiziko zuen lerroa, Ikastetxetik “independizatu” egin baitzen Big Banda bere bidea egiteko asmoz. Eta gertaera horrek helduago, mamituago, bihurtu zituen taldea bera eta hura osatzen duten kideak. Orduz geroztik bere tokia egin du nola Las Palmas Kanaria Handiko hala Kanariar Uharteetako erreferentziazko taldeen artean, eta emanaldi ugari eskaini ditu lurralde hartako agertoki askotan.

 

Hasiera-hasieratik taldekideak Jazzaren, inprobisazioaren eta Big Bandaren musikan etenik gabe trebatzea bila zuen taldeak; hori guztia lan jarraituaren eta estilo hauei emanak diren beste musikariekiko harremanak estutzearen bidez. Denboran zehar eutsi egin dio premisa horri, eta musika modernoan eta jazzean espezializatuak diren musikari kanariar batzuekin elkarlanean jarduteko eta trebatzeko egutegia osatu dute honenbestez (José Alberto Medina, Gilberto Rivero, Javier Montero, Juan Manuel Alemán, Enrique Fernández-Villamil, Rayko León, etc); hauek guztiak taldearen prestakuntza osatzen ari dira, eta haren musika-garapena jarraitua izateko lanean ari dira gainera. Esperientzia horretan izan zuen oinarri musikari hauei taldearentzat gai berri bat osatzeko eskaerak, taldearen aurreneko diskografia-lana abian jartzeko aukera gogoan. Lan hau 2012. urtean zehar mamitu da, eta musikagileen eta taldearen arteko sinkronizazio gorenaren erakusgarri dela esan behar dugu.

Perinkea narrasti saurio txikia da beste