Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pauso labur baina sendoak ematen

Pauso labur baina sendoak ematen

2018/10/14

Jon Gurrutxaga musikariaren lan berria Lokatzetan Play bildumaren barruan kaleratu du formatu bikoitzean. Binilozko singleak bi abesti jasotzen ditu eta barruko CDak lau abesti gordetzen ditu. Kateak izenpean.  Urbil Artolarekin batera hasia da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.

Peio Gorrotxategi soinu teknikariaren Aieka estudioan grabatu ditu Gurrutxagak lau abesti hauek, patxadaz, inolako presarik gabe. Kantua zaintzea maite du musikari gipuzkoarrak. Aurreko diskoan horren emaitza ona ekarri zuen lan egiteko modua errepikatu du: abestu ez ezik hainbat instrumentu jo ditu (gitarra akustikoa, bateria, perkusioa eta ahosoinua “Desitxuratuz” abestian), eta laguntzaile ezberdinak izan ditu kantu bakoitzean. Horrela, Iñigo Gorritxategik baxua jo du hiru abestitan (“Kateak”, “Desitxuratuz” eta “Unearen oraina”), Patxi Zabaletak gitarra elektrikoa (“Kateak”), Urbil Artolak dobroa (“Desitxuratuz”), Marcos Coll Los Reyes del KO taldekoak ahosoinua (“Wrinkled shirts and jackets”) eta Peio Gorrotxategik teklatua (“Desitxuratuz”).

Arima Beltza taldeko kide ohiak Jon & Sugramas goitizen artistikoa erabili zuen 2010ean disko homonimo batekin plazara ateratzeko, talde formatuan, baina abestiak lantzeko eta grabatzeko bide pertsonal eta malguago batera jo zuen Hitz lauz diskoan. Hogei urtetik gorako ibilbidea egin ondoren —Arima Beltzarekin hiru disko grabatzeaz gain, hainbat proiektutan hartu du parte: UEK, Andrakan, Bikustik... eta iaz bira bat egin zuen Keu Agirretxearekin—, Jon Gurrutxaga izen ezagun eta aintzatetsia da euskal eszenan, eta batez ere, blues eta 70eko hamarkadan sortutako rockaren zaletuen artean.

PARTAIDEAK

  • Jon Gurrutxaga, ahotsak, gitarra akustikoa, bateria, perkusioa, armonika
  • Iñigo Gorritxategi, baxua ("Kateak", "Desitxuratuz", "Unearen oraina")
  • Urbil Artola, dobroa ("Desitxuratuz")
  • Marcos Coll, armonika ("Wrinkled shirts and jackets")
  • Patxi Zabaleta, gitarra elektrikoa ("Kateak")
  • Peio Gorrotxategi, teklatua ("Desitxuratuz")

 

GRABAZIOA

Aieka estudioa (Hernani, Gipuzkoa)

 

SOINU TEKNIKARIA

Peio Gorrotxategi

 

MASTERIZAZIOA

Jonan Ordorika (Mamia estudioa)

 

GENEROAK

 

Bluesa, Rocka

Entzun : kateak