Hemen zaude: Hasiera Albisteak Paul San Martin piano jotzailea diskoa aurkezten Donostian

Paul San Martin piano jotzailea diskoa aurkezten Donostian

2011/11/09

Paul San Martin musikariak kaleratu berri du Tracks izenburuko diskoa. Bertan blues akustikoa jorratzen du, batzutan instrumentala eta bestetan abestuz. Stay Blues taldearekin ezaguna bada ere, orain bakarka entzuteko parada izango da azaroak 10ean, Donostiako FNACen (19:00) .

Abenduaren 21ean Altxerrin izango da Travellin´Brothers taldearekin batera, hauek ere disko berria aurkeztuz.

Entzun : Roll´Em Pete

Hamabi kantu aukeratu ditu San Martinek, azken urteetan buruan eta gogoan bueltaka izan dituen hamabi pieza, horien artean San Martinek berak sortutako bat: “Oihana”. Gainerakoak, blues, rhythm & blues, boogie, jazz, gospel eta calypsoko pieza klasikoak dira, joan den mendeko lehen hamarkadetan sortutakoak, “On the Sunny Side of the Street” (1930), “44 Blues” (1929), “Drown in my Own Tears” (1956), “Round About Midnight” (1944), “Rum & Coca Cola” (1943), “Rockin’ Pneumonia” (1957), “Isn’t This a Lovely Day” (1935) edota “Roll ‘Em Pete” (1938) kasu. Aurretik beste hainbat musikarik egin bezala, San Martinek bere egin ditu kantuok eta nortasun propioa erantsi die, pianoan teknika aratz eta garbia erakutsiz, eta ahots zuri eta leuna izanagatik sinesgarritasun eta naturaltasunez abestuz.