Hemen zaude: Hasiera Albisteak onena heltzear dago

onena heltzear dago

2017/01/30

Album hau laugarrena da Nevermind hirukotearen ibilbide diskografikoan. Aurrekoak ezagutzen badituzu, ez dago ezin sailkatu daitekeen musika gozagarriagoa sortzeko hiru musikari bikain hauen talentuari buruz ezer berririk aipatu beharrik. Gure garaiko jazza esan diezaiokezu, edo nahi duzuna, baina egitan musika baizik ez da, ez gehiago eta ez gutxiago.

Harrapatu egiten zaituen musika konbentzionalismorik gabea duzu, musika irekia eta zintzoa. Orohar, Hasier Oleaga eta Jorge Abadías arduratzen dira konposizio lanez, eta kutsu folkieak darizkien doinuak sortzen dituzte, berez egiten dute aurrera, modu harmoniatsuan beti ere. Beti da azpimarratzekoa kontu hori, baina benetan jazzak duen erronka garrantzitsuenetako bat da, Hasierrek, Julen Izarrak eta Jorgek egiten duten bezala, gai izatea batera arnasa hartzeko eta bakoitzaren bereizgarrien emaitza den soinu nortasun berri bat eraikitzeko. Elkarrekin jotzeko esperientzia eta denbora, eskultore handia baita denbora, funtsezkoak dira arlo honetan, eta bistan da Nevermindek bikain ondu duela taldea identifikatzen duen soinuaren muina. Baxuaren euskarria bazterrera uzteko erronka (alde batera utzirik Juan Pablo Balcázarrek bere baxu elektrikoarekin aberasten dituen gaiak) erraz gainditzen dute Jorge Abadíasen gitarrak eta Hasier Oleagaren perkusioaren iaiotasunak eskainitako erritmo zehatzek, izan ere, erakargarriak bezain anitzak dira album honetako ehundura erritmikoak. Denboraren haize kirriak bulkatuta nabigatzen du Nevermind taldeak. Eta hortxe bikain txertatzen da Escandaloso Xpósitoren kolaborazioa Manías mías gaian, Hugo Astudillo saxo jotzaile madrildarraren aka rap erritmoen sortzaile gisa. Aurkikuntza aparta!

Laburbilduta, gozamen hutsa da disko hau, hasieratik amaierara arte ongi dastatzekoa. Eta datozela askoz ere gehiago! Izan ere, hirukote honen izenak gurera ekarrita “ez du axola”; esan nahi duen arren, guri axola digute, eta asko gainera, taldearen musikak eta talentuak. Esan gabe doa, gure maniak dira. Eta izenburuak dioen bezala onena heltzear dago. Bitartean goza dezagun euren zuzenekoetan.

Julen Izarra  -  saxo tenorea eta sopranoa

Jorge Abadías – gitarra elektrikoa

Hasier Oleaga – bateria eta perkusioak

 

Gonbidatuak:

Juan Pablo Balcázar – baxu elektrikoa

Escándalo Exposito  rimando

 

Josué Pascual - teknikaria

DISKOGRAFIA:

Nevermind People (Errabal, 2010)

Nevermind People  :  Be (Errabal, 2011/12)

Nevermind  Tree  : Sustrai barik  (Errabal, 2013/14)

Nevermind  Trio  : Onena heltzear dago (Errabal, 2016/17)