Omenaldia, jokoa eta zentzuen gozamen osoa

18 urria, 2021

 

Nucli Trio, David, Aleix
eta Guillem-en zuhaitz oparo amaiezin horren adar berri bat da, eta kasu
honetan talde integral moduan aurkeztu da, inongo jerarkia edo protagonismorik
gabe eta erabateko sinkronian. Gaur arte gidari izan duten estilo kartsu eta kutsagarri horri eutsiz, aire ufada berri
hau urte pare bateko bira eta kontzertuen bueltan iritsi da. Une horretan
taldeak bertan jo izan dituzten doinuak grabatuak izateko heldutasuna ba zutela erabaki eta ohitura zaharrak agintzen
duen modura saio bakar batetan grabatu zituzten den denak, zuzenekoen berotasun
sentsuala
ezin hobeto harrapatuz. Grabaketa taldearen jatorrizko doinuez
eta bere artista kuttunen (Sam Rivers, Marco Mezquida, Carla Bley)  bertsio pare batez dago osatuta.

——————————————-

Gaztea izan arren, Aleix Forts
eskarmentu handiko musikaria da, Guillem-ekin batera Monk Electric Band edota
David Viñolas Trion aritu izan baita, bertan David-ekin elkarulertze erritmiko
oparo eta trinkoa eraikitzen joan da. Bartzelonako Conservatori Superior del
Liceu erakundean graduatua; Horacio Fumero, David Mengual, Masa Kamaguchi edo
Crostoph Rahn izan ditu irakasle, besteak beste, eta Adrià Plana-ren Robert
Nesta Songs, Avantbrass, Retina, edo Alfons Bertran 5tet moduko proiektuetan
parte hartu du ere.

 

Guillem Plana Bartzelonako Taller de Músics-etik datorren beste
musikari gazte bat da. Funkystep & The Sey sisters, Guillem Roma &
Camping Band Orquestra, Gorg Trio, The Gramophone Allstars Big band edo Joana
Serrat-ekin batera aritu izan da gaur arte. 2014ean “Monk Eléctric Band”
plazaratu zuen Thelonious Monk maisuari eginiko omenadli moduan eta 2019 bere
konposizioez osatutako lehen diskoa eman zuen argitara “Projecte Astriolabi”
izenez eta Kritika harrera oso ona izan zuen gainera.  Bertan kosmosari eskeinitako jazz fusio moduko
zaporezko oda zaporetsu bat jasotzen da.  

 

David Viñolas da, ezbairik
gabe, hirutatik esperientzia handiena eta luzeena pilatzen duen. Jaiotzatik
itsua, Davidek musika arnasten du gorputzeko poro guzietatik eta Toni Pagès,
Marcelo Valente, Javier Feierstein, Marc Miralta, José Reinoso, Jo Krause,
Marko Djordjevic, Calixto Oviedo moduko artistekin lan egin eta ikasi izan du;
baita Johnny Almendra eta Jeff Ballard-ekin ere New York 2004ean pasa zuen
denboraldian. Bestalde hamaika proiektu ezberdinetan dabil murgilduta Sergi
Sirvent, Roberto García, Omar González, Santi Careta, Joao Balao, Adrià Plana,
Joana Serrat, Raül Reverter, Feliu Ventura, Marc Vernisek zuzendutako La Cava
Big band, Dijous paella, Dúmbala canalla, Funkystep & the Sey Sisters,
Col·lectiu soroll haien artean direlarik. Azken disko hau ibilbide luze eta
oparo baten azken geltokia da momentuz, orain arte polirritmia eta doinu
aberatsezko David Viñolas Trion (saxo/baxu/bateria) poesia saioen txertaketa
edo David Viñolas Cuban Trion irlako aintzinako erritmo beroen irakurketa oso
pertsonala jorratu izan ditu; eta hori gutxi balitz, Sirvent&Viñolas
proiektua sortu  eta bakarlari moduan ere
oso saio interesgarri eta zirraragarriak eskaintzeko gai izan da.

 

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com