Hemen zaude: Hasiera Albisteak olatu onenak

olatu onenak

2015/05/29

Zuekin guztiokin Mexikoko surf-rock instrumentalaren talde aitzindaria… Lost Acapulco! Europara etorri dira biran eta horrekin batera Las mejores Olas bilduma argitaratu dute  CD  eta LP euskarrietan

Entzun: Por un tubo

1996an Mexiko hirian jaiotako kultuko talde hau hasieratik nabarmendu zen zuzeneko kantu indartsu eta aberatsengatik. Izan ere, “4” izeneko beraien estraineko lana Straitjackets taldeko Danny Amisek ekoiztu zuen eta musika instrumentalaren guru den Phil Dirtek erabat txalotu zuen. Ordutik ibilbide meteorikoa izan dute, diskografia zabalarekin eta Mexikoko zinemagintzan parte-hartze handiarekin. Horren adibide ere bada, beraien kantu ezagun “A huevo” The Trashmen handiek bertsioneatu izana. Laukoteak Amerika zein Europatik barrena bira ugari egin ditu, eta Mexikon egiten dituzten emanaldietan milaka ikusle batzen dituzte.

Guztion jakina da Mexikon surf-rock eta rock instrumentalarekiko kultura izugarria dagoela. Baina askok ez dakitena da laukote hau aitzindaria izan zela kantu instrumentalez osatutako disko bat kaleratzen; eta estilo hau indartu eta zabaltzeaz gain, genero honetan Mexikoko borroka maskarak ezagutzera ematearen errudun ere badela.