Hemen zaude: Hasiera Albisteak NORMAN : Deba bailarako harrobitik

NORMAN : Deba bailarako harrobitik

2009/12/14

Eibar eta Ondarroako musikariek osatutako Norman taldearen lehen emaitza honetan garapen eta gustu handiko kantuak aurkituko dituzu, abiadura, psikodelia, erritmo aldaketa eta giro ilunez josiak; beti ere, melodiarekin ezkongai direnak. Diskoa eskuragai

 

Basakeriaren, zoramenaren eta edertasunaren hiru aurpegiak ispilu berean, tontakeriarik gabeko rocka oinarri. Norbaitek galdetu dezake ea gaur egungo M-Ak ote diren eta badituzte izpi batzuk, baina odol-sarraskian murgilduz gero, antzemango duzue gitarretan arriskua eta iluntasuna oso presente daudela; oinarri erritmiko tinko eta aberatsa duela; eta abeslariaren melodiak skizoak ere badirela. Hortaz, kontuz ibili!