NON DEMONTRE - LOGELA kolektiboa
09/12/2002
Euskal Herrian hainbat ekitaldi eskaini ondoren, Bartzelonan aurkeztuko dute musika, irudiak eta antzerkia batzen dituen multimedia ikuskizuna.
Bada urtebete elkarlanean hasi zirela Elorrioko NON DEMONTRE rock taldea eta eta multimedia eta ordenagailuekin aritzen den LOGELA kolektiboa. Taldearen lehen diskoan bazegoen bideoklpi interaktiboa eta ondoren hasi ziren zuzenean antzokietan elkarlanean. SARTU BELARRITAKOAN da ikuskizunaren izenburua eta abenduan Bartzelonan aurkeztuko dute Euskal Herria sona ekimenaren barruan.