NOIZPOP musikaren zapore berrien bila

9 iraila, 2003


Azken berrikuntza NOIZPOP azpisigiluaren sorrera da. Bertan, poparen ildotik –sentsu zabal eta irekian ulertuta- esperimentatzen duten artistentzako gunea edo beta dago. Filosofia Indiean oinarrituta, Euskal herriko eta kanpoko talde berritzaileen zein interesgarrien bultzatzaile izan nahi du. Noizpopek ez dio bere buruari mugarik jarri nahi baina beti egongo da kalitate eta estetika irizpide batzuetan oinarriturik.

Noizpopen aurkezpen txartela AUDIENCEn eskutik dator. Talde gernikar honen 2. diska -Second Handed- urriaren hasieran kaleratuko da eta lehenengoarekin izan zuten arrakasta gainditzeko asmoa dute. Some Lovely Hands On Dry Skinsekin kritika espezializatuak itzelezko erantzun baikorra izan zuen eta partehartu zuten jaialdietan ere aparteko harrera eman zioten.

Hau hasiera baino ez dela dio Gotzon Uribe Noizpopeko zuzendariak.


Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com