NICOLAS PELLERIN ET LES GRANDS HURLEURS: Quebec – Folk garaikidea

22 martxoa, 2011

Quebecek berriro ere zur eta lur utzi gaitu bere eskaintza neo-folk eta tradizional garaikidearen eskaintza handi honekin. Nicolas Pellerin eta Les Grands Hurleurs dira 2010ean sari gehienak bildu dituzten ordezkariak. Hiru abeslari eta askotariko musika tresna jotzaile, jatorrizko errepertorioen eta konponketa burutsuen gose, ohikoa gaindituz eta bide berriak jorratuz, beren musika ekarpena egiten digute, bestelako eraginez zipriztindurik eta ñabarturik, modu mehe eta xarmangarrian.

Zuzenekoetan loratzeko xedean pentsatutako musika. Betiere entzulea liluratzeko eta emanaldietan lagun berriak egiteko xedean, agertokia groove eta giro aberatsez betetzen dute harien mugak beren muturretara eramanez, eta malabarismoak egiten dituzte musika tresna ugari baliatuz: ahotsak, biolina, gitarrak, mandolina, baxua, kontrabaxua, lehen biolina, loops, synthes, perkusioa zangoekin, kaxa…

KONTZERTUAK

Martxoak 26, EIBAR Coliseo antzokia. 20:00

Martxoak 27, ZIZURKIL Atxulondo kultur etxea. 19:00

 

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com