Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nico Wayne : Iparraldeko Bluesa

Nico Wayne : Iparraldeko Bluesa

2012/01/13

Nico Wayne Toussaint  armonika jotzaile baionarrak AEBak eta Europa artean banatzen du bere ibilbide profesionala. Tartea eginda, hilak 20an, ostiralarekin, "Lonely Number" bere azken diskoa aurkeztuko du BERGARAn. Blues, Rock eta  Boogie, gelditu gabe. BERUMUGA musika zikloaren barruan.

Entzun

Europako armonika jotzailerik onenetakoa – Blues, Rock, Boogie

Nico Wayne Toussaint (aho-soinua eta ahotsa): Honen ibilbideak haurtzaroan du jatorria, piano-jotzailea izanik aitak txikitatik erakutsi baitzion musika. Aitzitik, hamabost urte zituenean, James Cottoni entzun eta gero, Bluesean murgiltzeko erabakia hartu zuen, eta Cotton, Junior Wells, William Clarke, Muddy Waters, Jimmy Reed eta Louisiana Red bezalako aitzindarien grabazioak xehetasun osoz aztertzeari ekin zion.
Estatu Batuetara joan zen bluesa gertuagotik ezagutzeko, eta Chicagotik Nueva Orleanseraino ibili zen Minneapolisen egonaldi luze bat egin baino lehen. Gisa honetan ezagutu zituen, besteak beste, Jimmy Johnson, Eddy C. Campbell, R.J. Mischo, Luther Allison eta Billy Branch, baita haiekin batera jo ere.  1993. urtetik aurrera Frantzian joko zuen aitarekin batera osatutako taldearekin, eta hiru urte geroago haren izena daraman proiektua osatu zuen, bere-berea. Talde honekin sarrera egiten zien, esate baterako, Magic Slim, Calvin Russel, Five Blind Boys of Alabama eta Mick Taylor bezalako bandei. Era berean, Jazz in Marciac, Nancy Jazz Pulsations, Blues sur Seine, Megève Jazz Fest eta Bastia Music Fest bezalako jaialdietan parte hartu du, eta birak eskaini ditu Belgika, Holanda, Suitza, Espainia, Mazedonia, Italia, Kanada, AEB, Ekuador eta beste herrialde batzuetan barrena.
Transataltic Live da bere laugarren diskoa, zuzenean grabatua, Frantzian eta Estatu Batuetan. 2004. urtean kaleratua; lan honetan blues munduko izar amerikar batzuek parte hartu zuten, hala nola, David Maxwellek (piano), Kid Banghamek (gitarra), Mudcat Wardek (baxu akustikoa) eta Per Hansonek (bateria), baita Mudzillak eta Crazy Hornsek ere. Urteko diskorik onena bezala dago katalogatuta, eta Europako blues munduko artistarik handiena. 

2007an Southern Wind Blowin' (Dixifrog) eman zuen argitara eta 2009an Blues entre les dents (Harmonia Mundi). Egun bere hurrengo lana prestatzen ari da. AEBetan eta Frantzian kokatuta dagoen musikariak “Lonely Number” (Iguane Records) disco berria aurkezten.