Hemen zaude: Hasiera Albisteak Nevermind Hirukotea : BE

Nevermind Hirukotea : BE

2011/11/30

Hirukoteak atzean uzten du jatorrian elkartu zuen aitzakia –hemen ez da Kurt Cobainen arrastorik–, eta BE izeneko bigarren emaitzan konposaketa propioak eta bi bertsio berezi grabatu dituzte. Oleaga, Luzuriaga eta Abadias  bete betean. Jazzetik haratago.

Entzun : Irigoyengo ohiartzunak

Diskoari sarrera egiten dion Azkenengo Waltza gaian Hasier Oleaga bateria jotzaileak Mikel Laboa du gogoan. Jorge Abadías gitarra jotzaileak itxuratzen du jarraitu beharreko bidea, elkarrizketa harmoniatsua, abstraktua bezain ederra, Aritz Luzuriagari kontrabaxu jotzaileari  beren adarretatik egiteko aukera ugari eskaintzen diena. Errepertorioaren parte handi bat hark idatzia da, ondo zehaztuta dago eta haren ukituak agerikoak dira hartan, baina nabariak dira, era berean, Pat Metheny, Neals Cline eta ezin saihestuzko Kurt Rosenwinkelen kutsuak. Batzutan ondoren Jordi Bonell hartzen du eredu edo dei egiten die Wilco, Jeff Buckley eta Radioheadi barearen eta ekaitzaren arteko orekari eutsiz. Giovani Battista Pergolesiren unibertso barrokoa eta Músorgski intuitiboenaren piezen bertsioak ere grabatu dituzte.

Ikuspuntu orokorraren modernotasuna ez da eragozpena hirukotearentzat une jakin batzuetan swing bezalako musika moldearekin bat egiteko. Garrantzitsua hainbat gaietan Alejandro Mingot gitarra jotzaiearen partaidetza.