NAO: Jazza, soula, kantagintza

12 uztaila, 2011

NAOko marinelak:

Cira Badajozen, Portugalgo mugatik gertu, sortutako abeslaria eta musikagilea da. Badajozeko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zituen ikasketak eta oinarrizko maila lortu zuen pianoan. 2006. urtean Madrilera iritsitakoan, lagun zituen musikariekin jotzen hasi zen, esate baterako, Nacho Campillorekin, eta luze gabe Raúl Marquesekin estutuko zituen harremanak, nola pertsonalak hala musika mailakoak. 3 urtetan, eta “Cira” deitutako bakarkako proiektu gisa abiatuta, Fernández/Marques bikotea sendotu eta Raúl ere bere lanak mahai gainean jartzen hasi zen, abesti guztien konponketa lanez arduratzeaz gainera. 2009ko otsailean demo bat grabatu zuten Reno estudioetan (Madril), Luca Petriccarekin (“Dinero”, “Hola a todo el mundo”), Nacho Campillo, Jairo Zavala (Depedro) eta Marcos Bayón bezalako musikarien gidaritzapean eta haien laguntzarekin. Musika egiten, errepertorioa biribiltzen eta euren hotsa bilatzen jarraitu eta gero, Cirak eta Raúlek proiektua berregokitzeko beharra sumatu zuten, eta David González kontrabaxu jotzailearekin bat egin ostean, “NAO” gisa aurkezteko erabakia hartu zuten.

Raúl Marques ibilbide luzeko musikari portugaldarra da, musika tresna ugari jotzen dituena. Portugalen bi disko eman zituen argitara berea zuen “Raúl Marques e os Amigos da Salsa” proiektuari argi emanez, eta beste bi disko beste artista batzuekin, tartean Pedro Abrunhosa eta Rui Veloso artistekin. Nazioarte mailan, Maceo Parker, The Four Tops, Riko Rodriguez, Titãs eta Paquito D’Riverarekin jardun du. 2002an Madrilen jarri zen bizitzen, eta, besteak beste, honako hauekin grabatu eta partekatu zituen agertokiak:  Jerry Gonzalez, Miguel Rios, Nacho Campillo, Andy Changó, Soul Vigilantes, Nacho Cano, Tam Tam Go!!, Ariel Rot, Bob Sands, Javier Colina, La calle Caliente… Gaur egun, konpositore, moldatzaile eta ekoizle izateaz gainera, Depedro eta Afrodisian Orchestra taldeekin jotzen du.

David González, ESMUC-eko (Kataluniako Goi Mailako Musika Eskola) Goi Mailan Lizentziatua Jazz moldeko kontrabaxuan, 10 CD ditu argitara emanak Universal, Fresh Sound, New Mood Jazz, Nuevos Medios eta beste diskoetxe batzuekin eta Randy Brecker, Gorka Benítez, Llibert Fortuny, David Xirgu, Emilio Solla eta beste artista ezagun batzuk lagun izan dituela. Badu osorik berea duen lan bat: YLEMA “y:” (R3CORDS R3R2). Musikari honek 100dik gora Jazzalditan eta beste musika jaialditan parte hartu du mundu osoan barrena.

 

 

Cira…ahotsa, gitarra akustikoa, adufea

Raúl Márques…tronpeta, guitarra portugaldarra, eskusoinua, gitarrak, ahotsa eta koroak

David González….kontrabaxua, koroak

 

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com