Hemen zaude: Hasiera Albisteak ÑACO, MINGO, DANNY: Harmonikajotzaileen duelua

ÑACO, MINGO, DANNY: Harmonikajotzaileen duelua

2007/04/09

Ñaco Goñi, Mingo Balaguer eta Danny Boy Estatuan bluesman aintzindariak dira eta bere taldearekin aritzen badira ere, bakoitzak bere agendan tartea egin du elkarkidetza berezia gauzatzeko.
Buelta ugari eman ondoren, azkenean erabaki zuten Duelo de armónicas / Spanish Blues Harp Attack izena izango zuela proiektu honek. Hiru harmonika jole beterano bildu , eta batik bat, hiru lagun handi eta blues zaleak Estatuko hainbat txokotakoak -Madril, Valentzia eta Sevilla-, elkarrekin tarte ona pasatzeko eta, jakina, kontzertuetara joaten den jendeari tartetxo ona pasarazteko asmoz, kontzertuak benetako harmonika-party bilaka daitezen, eta jendeak goza dezan.
Grabatutako saioetatik, Madrilen eta Salamancan egindakoak jasotzen dira udaberrian argia ikusten duen diskoan.

Inolako zalantzarik gabe, estatu mailan esperientzia bakarra izan dira lau kontzertu horiek. Estatu Batuetan, berriz, Alligator diskoetxeak eman zuen lehen urratsa Carey Bell, Billy Branch, James Cotton eta Junior Wells elkartu zituenean estudioan egindako Harp Attack izeneko grabaketan. Ondoren Texas Harmonica Rumble, Superharps eta Blues Harp Meltdown elkarketak egin ziren, guztiak EEBBetan.
Hiru armonika joleekin batera, honako hauek osatzen dute banda laguntzailea: Armando Marcé (Ñaco y Los Bluescavidas) bateria, Fernando Torres (Mingo & The Blues Intruders) baxua eta Quique Bonal (Mingo & The Blues Intruders) gitarra.