Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ñaco, Mingo, Danny : Blues harmonikajoleen topaketa

Ñaco, Mingo, Danny : Blues harmonikajoleen topaketa

2003/07/17

Urriarekin batera, eta Eibarko egitaraua kulturalaren barruan Estatuko hiru blues ahosoinu garrantzitsuak elkartuko dira kontzertu berezia eskeintzeko. Madrildik Ñaco Goñi, Andaluziatik Mingo Balaguer eta Valenziatik Danny Boy.
Ibilbide zabaleko musikariak, aintzindariak izan dira Bluesaren doinuak zabaltzen han eta hemen. Euskal Herrian ere, bakoitza bere aldetik, bilitakoak. Oraingoan elkarrekin arituko dira Urriak 5, ostiralean, Eibarko Coliseo antzokian. Bertan, Duelo de armónicas / Spanish Blues Harp Attack diskoa aurkeztuko dute. Emanaldia gaueko 22:00tatik aurrera izango da
Hiru armonika joleekin batera, honako hauek osatzen dute banda laguntzailea: Armando Marcé (Bluescavidas) bateria, Fernando Torres (The Blues Intruders) baxua eta Quique Bonal (The Blues Intruders) gitarra. Disfrutatzeko aukera paregabea.

Inolako zalantzarik gabe, estatu mailan esperientzia bakarra izan da Topaketa hau. Estatu Batuetan, berriz, Alligator diskoetxeak eman zuen lehen urratsa Carey Bell, Billy Branch, James Cotton eta Junior Wells elkartu zituenean estudioan egindako Harp Attack izeneko grabaketan. Ondoren Texas Harmonica Rumble, Superharps eta Blues Harp Meltdown elkarketak egin ziren, guztiak EEBBetan.
Hiru armonika joleekin batera, eskarmentu handiko blues musikariak arituko dira