Iker Pirisen hotsa

11 ekaina, 2012

The Romanticos 2009an sortu zuten Iker Piris-ek
(abeslari, gitarrista eta kantu gehienen konpositorea), Xabier Barrenetxeak
(baxu jotzailea) eta Hilario Rodeirok (bateria jotzailea). Bluesa eta, oro har,
musika afroamerikarra jotzeko elkartu ziren, eta bidenabar Iker Pirisen
sormenari aterabidea emateko. Ahots atsegin eta beroa du Pirisek, eta gainera
gitarrista bikaina da. The Romanticosen errepertorioan 60-70eko hamarkadetako
funk-a eta gaur egun Chicagon egiten den blues modernoa batzen dira, aski
ezaguterrazak diren B.B. King, Johnny Guitar Watson, Ray Charles edota The
Meters-en eraginak barne. Baina taldea ez da haien ondarea egokitzera mugatzen,
baizik eta ahalegin berezia egiten du sorkuntza propioak ekartzearen alde.

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com