Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musika-eszenaren erreferente bikaina

Musika-eszenaren erreferente bikaina

2022/07/12

 2019an Piano solo argitaratu zuenez geroztik eta eta 2020ko From home kaleratu zuenetik hona, David Sancho piano jotzaile madrildarrak ikuspegi guztiz berea baina guztiz malgua duela erakutsi du,  musika klasikotik eta jazzetik hasi eta pop, elektronika edo hip-hoperaino doan eragin azao lodi bat osatzen dute bere ekoizpenek. Birtuoskeriatik urrun, agerian uzten du funtsa formaren gain daukala, eta bere lanari behar besteko malgutasuna ematen diola, mezua beti entzuleon barnera amil dadin. Mundu guzti horiek erakutsiz Meditaciones argitaratu du Borja Barrueta eta Jesús Caparros musikariak ditela lagun. Bikain! 

 

DAVID SANCHO

Meditaciones

ER-141

 So egitea bera eraldatzaile. Gauzen zinezko zertasuna dakarrelako  barnea bare gauden unearen kontzientziak. Zinezko zaigun horretan  murgilduz, atzean uzten ditugu sirena-kantak eta pentsamenduaren izpi iheskorrak.

 David Sancho hats bakoitzeko ageri da, taupada bakoitzeko, eta astiro datorkigu barnetasunetik zazpi konposizio berritara, oro oreka, bizi gandua argitu nahi duenaren harmoniarekin eta sormen ahalarekin.

 Pianoan eta pedagogian graduatua Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan, Piano Jazzen tituluduna. Nuffic Scholarship beka Rotterdameko Goi Mailako Kontserbatorioan. Musika klasikoan ez ezik jazzaren esparruan ere esperientzia handia David Sanchok. Hainbat proiektutan jarduna. Aipagarri, adibide gisa, MONODRAMA Mauricio Gómezekin saxofoian eta Alberto Brenesekin baterian, edo  SANCHEMA, Chema Saiz gitarristarekin. Ibilbide oparo horrek ekarri dio nazioarteko lehiaketak irabaztea eta izena sendotzea. Goi mailako artisten laguntzaile mundu osoko agertokietan eta jaialdi nagusietan. The Breitners hip-hop taldearen diskoen ekoizle eta konpositore, Miryam Latreceren Premia bat neosoularen proiektuan  moldatzaile eta konpositore, eta eskarmentu handia ikuskizunetan, telebistan, antzerkian.

 2019an Piano solo argitaratu zuenez geroztik eta eta 2020ko From home kaleratu zuenetik hona, piano jotzaile madrildar honek ikuspegi guztiz berea baina guztiz malgua duela erakutsi du,  musika klasikotik eta jazzetik hasi eta pop, elektronika edo hip-hoperaino doan eragin azao lodi bat osatzen dute bere ekoizpenek. Birtuoskeriatik urrun, agerian uzten du funtsa formaren gain daukala, eta bere lanari behar besteko malgutasuna ematen diola, mezua beti entzuleon barnera amil dadin.

 Meditaciones horixe da, gogoeta estetiko berria egilearen ezaugarri diren ibilbide eklektikoan eta espiritu arrenguratuan. Kutsu eta asmo anitzez jositako lana, bi musikari ezagun David Sanchoren lagun jolekuan: Jesus Caparros baxu elektrikoan eta Borja Barrueta baterian.

 Jazz garaikidearen eremuetatik haratago, hirukotearen ozenak  oreka ezin tinkogoa mantentzen du, jazz-bandaren ohiko kontzeptuaren eta sintetizadoreen zein oso arruntak ez diren beste elementu batzuen erabileraren artean (bateria elektronikoak edo steel pedala, besteak beste), jazz rocketik gertu dauden pasarteetan zehar Mikado abestian, rock progresibotik Moi’s Torpedon.

 Gogoeton taupadek edo Shackletoneko Basea atmosferikoan hedatzen diren ildo ugariek argitara dakartzate egilearen sormen ahala eta  taldekideekiko konplizitatea. Ambient jazz-etik gertu, PG=PC eta Ed song-ek beste aukera sorta bat opa digute, musika klasikoaren jatorrira itzultzen da Psalmo ederra, liderrak pianoan egindako maisulan batez amaitzeko.

 Notaz nota ageri da David Sancho, sormen tanta bakoitzean. Entzulearen mimikora ez beste ezertara iristea duela helburu, bere hirugarren lana aurkezten digu, Meditaciones, musika-eszenaren erreferente bikain gisa finkatzen duen soinu gogoeta.