Hemen zaude: Hasiera Albisteak MUGALDEKOAK : kantuak eta hitzak

MUGALDEKOAK : kantuak eta hitzak

2006/01/21

Egitasmoak Edu Zelaietaren bigarren poema liburua (Susa, 2004) du abiapuntu. Mugaldekoak: poemak, kantuak eta kantupoemak ikuskizunarekin idazlea bera eta Beñardo Goietxe eta Raul Garcia musikari lagunak eman zituzten hainbat emanaldi Euskal Herritik zehar. Oraingoan, Jordi Serra katalana gehitu zaiela, grabatzen ari dira eta disko liburu moduan kaleratuko dituzte martxoan. Poemak, kantuak eta testo musikatuak.

MUGALDEKOAK

Edu Zelaieta: Testuak, gidoia eta irakurketak
Beñardo Goietxe: Ahotsa eta gitarra elektrikoa
Raul García Etxeberria: Gitarra espainola, zerra musikala, harmonika eta ahotsa
Jordi Serra: Irakurketak