Hemen zaude: Hasiera Albisteak Motorclub bira

Motorclub bira

2015/09/03

Jimmy Barnatán showman eta kantariak aurrera dihardu Motor Club disko berria aurkezten. Estatutik ibili ondoren gure artean ere joko du The Cocooners taldearekin.

JIMMY BARNATAN & THE COCOONERS

Motor Club

 

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira. Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi izanak, egile honen aurreko hiru diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón, Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu eta bi eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005) eta “New York blues” (2012). 2015.urtean, une oro lagun dituen The Cocooners taldearekin batean, MOTORCLUB (Gaztelupeko Hotsak) lana plazaratu du. Hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak diskoan betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.

Jimmy Barnatán Rock and rolla da, baita “Motor Club” ere, hizki larriz idatzita.