Hemen zaude: Hasiera Albisteak Motor Club

Motor Club

2015/03/06

Jimmy Barnatán aktore, zuzendari, idazle eta musikariak Motor Club kaleratu berri du, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz ondua.

 

Atlantikoz haraindian daude Barnatánen musikaren sustraiak, iparramerikar musika tradizioaren jatorrian errotzen dira. Betikoz markatu du artista hau Santander eta New York hirien artean bizi izanak, egile honen aurreko hiru diskoetan zehar agerian geratu zen bezala.

Aktore, zuzendari, idazle eta musikari, Jimmy Barnatán oso ezaguna da aktore gisa ibilbide luzea egina delako eta Alex de la Iglesia, David Monzón, Gutierrez Aragón, David Trueba eta Santiago Segura bezalako zuzendariekin lan egina delako. Telebistan eta teatroan egin du lan, hiru film labur zuzendu ditu eta bi eleberri idatzi ditu orain arte, “Atlas” (2005) eta “New York blues” (2012). Udaberri honetan, une oro lagun dituen The Cocooners taldearekin batean, MOTORCLUB lana plazaratuko du. Hizki larriz idatzitako iparramerikar musikaz blaituriko unibertsoa, jazz, soul, funk, blues eta country musika moldeen topagunea, denak diskoan betiere presente dagoen rock and rollaren arimaz onduak.