Hemen zaude: Hasiera Albisteak MORAU eta Kalamidadeak

MORAU eta Kalamidadeak

2008/03/05

Txukalda diskoan Agotak taldearekin hasitako lanaren bigarren fruitua da Kalamidadiak baina lehen aldiz taldean pentsatuz sortu ditu kantuak. Hortaz, songwriter ildoko baladak eta doinu akustikoak murriztu dira eta rock&rollaren arintasuna eta indarra bereganatu dute Morauren kantuek, power-poparen freskotasuna eta lelo itsaskorretarako joerarekin bat eginez. Kantuetan islaturiko gaiek bestela pentsarazi badezakete ere, Kalamidadiak ez da disko goibela edo tristea. Kantu zuzenak, melodikoak, bizipozak kutsatutakoak eta gogoan iltzaturik geratzen direnak eskaintzen dizkigu Morauk. Erosi

Andoni Tolosa Morau kronista sozialaren zereginarekin lotzen den kantu egilea deritzo bere buruari, begiak inguratzen gaituen errealitatean pausaturik haren gaineko ikuspegia eskaintzen duena, garaian garaiko gizartearen testigantza eskaintzeko eta geure buruari eragiteko kantuak betidanik izan duen funtzioari eusten diona. Arrazoi politikoak eta arrazoi poetikoak uztartzen dituena.
Soinu biluzi, garden eta apaingarri gutxikoari eutsi dio taldeak, ahots moldaketak eta gitarren joko melodikoak bereziki zainduz. Patxadaz egindako diskoa da, eta patxadaz gozatzekoa. Ongi etorri Morau eta Agotak-en zoriontasunera!