MOKOOMBA, Zinbabweko taldea zuzenean

27 urria, 2009

MOKOOMBA izenak Tongatarrek Zambezi ibaiari dioten errespetu
sakonean ditu bere sustraiak, beraien bizitza, musika eta
kulturarentzat funtsezko ekarpena den lez. Zimbabwe-ko Tonga talde
apart honek segurtasun osoz munduko eszena musikalean indarrez sartuko
den soinu deigarri eta bakarra dakar. Taldeko sei partaideek Tongan
abesten dute (Zimbabwe-ko hizkuntzetako bat) eta teklatu, perkusio,
bateria, kitarra eta baxuarekin nahasten dute. Tonga kulturako musika
tresnen aurkezpen dinamiko bat ere eskeintzen dute, Djembeak,
txilibituak, kanpaiak eta kultura indigenako beste hainbat tresna,
beraien musika oso dantzagarri bilakatzen duten musika tresnak.

Taldea Kombooka bezala jaio
zen 2001-ean eta Zimbabweko Cataratas Victoria herrialdean ederki
ezagunak dira gaur egun. 2004-ean taldeak bere lehen diska grabatu zuen
Hararen, “Kombooka” izenekoa eta bere eratzaile den Alfred Mujimba-ren
parte-hartzearekin.

Gaur egun iada ezinezkoa da Zimbabweko mapa musikala trazatzea MOKOOMBA-rekin topo egin gabe.

2007-ko Abuztuan Bulawayo-n izan zen
Music Crossroads-en probintzia mailako jaialdian hasi ziren arrakasta
izaten. Biziki prestatu ondoren Nazio mailako jaialdia irabazi zuten
2008-ko Ekainean, eta honela Lilongwe-n (Malawi) 2008-ko Abuztuan izan
zen herrialde arteko jaialdian beraien herrialdea ordezkatzeko aukera
lortu zuten.

Herrialde arteko jaialdiko epaimahaia txundituta gelditu zen MOKOOMBA taldeko abeslari itzelarekin, koru apartak, sekuentzia itsaskorrak, abestien indarra eta orokorrean taldearen potentzialarekin.

MOKOOMBA-ren abestiek gizartearen arazo orokorretaz hitz egiten dute, VIH virusaren pandemia, maitasuna…etab.

Egun, Europan zehar biran ari dira eta urriaren 31an Euskal Herrian –Elgetan- egingo dute emanaldi bakarra

“Iraunkortasunak, taldeko lanak eta apaltasunak ekarri gaitu honeraino” dio Abundacek,  taldeko liderrak.

 

TALDEKIDEAK:

Mathias Muzaza – Ahots nagusia & Perkusioak
Abundance Mutori –
Gitarra apala
Trustworth Samende –
Gitarra & Kantua
Donald Moyo –
Teklatuak & Kantua
Costa Ndaba Moyo –
Bateria
Miti Mugande –
Perkusioak & Kantua

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com