Hemen zaude: Hasiera Albisteak MOKOOMBA, Zinbabweko taldea zuzenean

MOKOOMBA, Zinbabweko taldea zuzenean

2009/10/27

ELGETA urriak 31, larunbata.  Espaloia kafe antzokia. 22:30

MOKOOMBA (Croosroads. Zimbabwe/Afrika)

Afro-fusion nahasketa dardaragarria eta Tonga erritmo tradizional tentagarrietan oinarritzen da talde honen eskeintza.

MOKOOMBA izenak Tongatarrek Zambezi ibaiari dioten errespetu sakonean ditu bere sustraiak, beraien bizitza, musika eta kulturarentzat funtsezko ekarpena den lez. Zimbabwe-ko Tonga talde apart honek segurtasun osoz munduko eszena musikalean indarrez sartuko den soinu deigarri eta bakarra dakar. Taldeko sei partaideek Tongan abesten dute (Zimbabwe-ko hizkuntzetako bat) eta teklatu, perkusio, bateria, kitarra eta baxuarekin nahasten dute. Tonga kulturako musika tresnen aurkezpen dinamiko bat ere eskeintzen dute, Djembeak, txilibituak, kanpaiak eta kultura indigenako beste hainbat tresna, beraien musika oso dantzagarri bilakatzen duten musika tresnak.

Taldea Kombooka bezala jaio zen 2001-ean eta Zimbabweko Cataratas Victoria herrialdean ederki ezagunak dira gaur egun. 2004-ean taldeak bere lehen diska grabatu zuen Hararen, “Kombooka” izenekoa eta bere eratzaile den Alfred Mujimba-ren parte-hartzearekin.

Gaur egun iada ezinezkoa da Zimbabweko mapa musikala trazatzea MOKOOMBA-rekin topo egin gabe.

2007-ko Abuztuan Bulawayo-n izan zen Music Crossroads-en probintzia mailako jaialdian hasi ziren arrakasta izaten. Biziki prestatu ondoren Nazio mailako jaialdia irabazi zuten 2008-ko Ekainean, eta honela Lilongwe-n (Malawi) 2008-ko Abuztuan izan zen herrialde arteko jaialdian beraien herrialdea ordezkatzeko aukera lortu zuten.

Herrialde arteko jaialdiko epaimahaia txundituta gelditu zen MOKOOMBA taldeko abeslari itzelarekin, koru apartak, sekuentzia itsaskorrak, abestien indarra eta orokorrean taldearen potentzialarekin.

MOKOOMBA-ren abestiek gizartearen arazo orokorretaz hitz egiten dute, VIH virusaren pandemia, maitasuna…etab.

Egun, Europan zehar biran ari dira eta urriaren 31an Euskal Herrian –Elgetan- egingo dute emanaldi bakarra

“Iraunkortasunak, taldeko lanak eta apaltasunak ekarri gaitu honeraino” dio Abundacek,  taldeko liderrak.

 

TALDEKIDEAK:

Mathias Muzaza – Ahots nagusia & Perkusioak
Abundance Mutori –
Gitarra apala
Trustworth Samende -
Gitarra & Kantua
Donald Moyo –
Teklatuak & Kantua
Costa Ndaba Moyo –
Bateria
Miti Mugande –
Perkusioak & Kantua