Hemen zaude: Hasiera Albisteak MIKEL URDANGARIN LAGUN ARTEAN DVD-AN

MIKEL URDANGARIN LAGUN ARTEAN DVD-AN

2003/10/30

Mikel Urdangarinek Lagun Artean egindako kontzertua DVD formatuan kaleratuko da laister.

Amasa baserriaren ganbaran grabatutako zuzeneko kontzertu honetan, Mikelekin lagun musikariekin jotzen du eta ikusleak ere lagun ditu. Intimitatean grabatutako kontzertu berezia eta goxoa, beraz. Elkarrizketa ugari eta Mikel Urdangarinen ibilbideari buruzko informazioa eta bere diskografia ere azaltzen dira. Informazio guztia 4 hizkuntzatan jasotzeko aukera ematen da : euskara, gaztelera, frantsesa eta ingelesa. Mikelen jarraitzaileentzako altxor paregabea Durangoko Azokan ikusteko eta erosteko aukera izango dugu.