Mikel Erentxun, Quique Gonzalez eta Gorka Urbizu (Berri Txarrak) Bide Ertzeanekin batera arituko dira azaroaren 15ean Donostian
BIDE ERTZEAN taldeak DONOSTIAN aurkeztuko du NON DIRA bere azkeneko diskoa
Bide Ertzean taldeak urriaren amaieran plazaratu zuen Non dira izeneko diskoa. Dagoeneko hasi dira lan hori zuzenean aurkezten. Datorren asteazkenean, azaroak 15, Donostiako Gasteszenan arituko da Tolosako taldea. Emanaldia, ordea, berezia izango da, diskoan parte hartu duten kolaboratzaileak Gasteszenan izango baitira, Berri Txarrak taldeko kantaria Gorka Urbizu eta Quique Gonzalez abeslari madrildarra. Ez dira gonbidatu bakarrak izango. Mikel Erentxunek ere abestu zuen duela urte batzuk Bide Ertzeanekin kantu batean eta bertan izango da asteazkeneko saioan.
Jaialdia Gaztemaniak!ek antolatu du eta Bide Ertzean baino lehen, Mikel Arantzabal bakarlari oriotarra arituko da.
Azaroak 15 asteazkena DONOSTIA
Gasteszena, Egiako Kultur Etxea
Sarrera: 6 euro
Antolatzailea: Gaztemaniak!
20:30 Mikel Arantzabal / 21:00 Bide Ertzean + Quique Gonzalez, Mikel Erentxun, Gorka Urbizu (Berri Txarrak).