Lurrin eta ahogozoz beteriko diskoa

18 uztaila, 2017

Lurrin eta ahogozo ezagunez beteriko diskoa itxuratu du Iker Pirisek,
eta sukaldari trebe baten erara, bere ongailu sekretuekin ondu du guztiz
emaitza pertsonala eskaintzeko.

Abestiaren izenak
berak adierazten duenez, aurkezpen txartel baten modura egiten dio sarrera
diskoari “Ike’s Stuff” gaiak, eta agerian uzten du hemen
egosten ari den lehengaia: lanbidea, jarrera eta grina.

Sad But
True
” gaiak Gumbo mina dastatzeko gonbita egiten digu, garai bateko
New Orleansera garamatzaten erritmoekin eta giroekin dantzatzeko gonbita egiten
digu, kasu honetan Broken Brothers
taldea haizeen sailean lagun.

Jaiotzez
baserritarrak ziren baina halabeharrez hiritar bilakatu ziren John Lee Hooker
eta Lightnin’ Hopkins bezalako musikariak gogorarazten digute “Down Low
gaiak (Julian Kanevskyren slide zorrotzarekin aberastua) eta “Unexpected
Flight
” izenburukoak, Bluesaren alderdi gordinetara eta ilunenetara
eramaten baikaituzte.

Teklan ari den Juan Ortiz da lan honi talentua ematen
dion luxuzko beste gonbidatua.  Bere
kasuan, “Poison” gaian –T-Bone Walker onenaren gustukoak egingo
lituzkeen gurpil zulodun shufflea– eta “Good
Vibrations
”gaian, West-Side erakargarria, Ikerrek bere bertsiorik
pertsonalenean jotzen eta abesten duelarik.

Hasi eta buka oso
disko original hau osatzen duten gaiak dira “Get Your Love
swinga, ezin geldirik egon daitezkeenentzat, “You Took My Little Heart“,
laguna bilatzen duten aldakentzat eta “The Wolf“, azken hori
irribarre maltzur batekin agurtzeko.

 

Bluesari emandako
diskoa da, eta aldi berean, egilearen heldutasuna eta sasoi betea erakusten dituzten
abestiak dira; berretsi egiten dute artista honen etengabeko bilakaera gitarra
jotzaile, abeslari eta musikagile gisa.

 

Aipamen berezia
merezi dute Adrián Carrera bateria
jotzaileak eta Ricky Ávila baxu
jotzaileak, Ikerren arte osoari eusten dioten zutabeak direlako eta abestiek
eskatzen duten sendotasuna eskaintzen dutelako.

 

Meet your best expectations, get yourself some
Good Vibrations

(Lortu zure
itxaropen onenak, eskuratu zeure Good Vibration-ak).

Albisteak

Artikulu gehiago

Social Media Auto Publish Powered By : XYZScripts.com