Los Reyes del KO
Adrian Costa gitarra jotzaile eta kantariak eta Marcos Coll armonika joleak beste lehen mailako musikarirekin batera osatu zuten Los Reyes del KO taldea joan zen mendearen azken hamarraldian. Europa eta Amerikan aritu ondoren banandu egin ziren bakoitza bere ibilbidea jorratuz. Duela hilabete batzuek elkartu ziren emanaldi puntual batzuk egiteko. Jai handia eszenatokian!!!
Entzun: Little Sophie
Los Reyes del KO taldeko kideak haien
ikuskizun guztiz erakargarriarekin bueltatu dira, zuzeneko eta berezko blues eta
funkyz betea, soul-kako kolpeez betea, kanpaiak hots egin arte dantzatzen
jarrai dezazun borrokaldiz borrokaldi.
Marcos Coll eta Adrian Costa galiziarrek osatzen dute Los Reyes del K.O. Bluesaren
eta oro har musika beltzaren aurreko zaletasunak eta ardurak elkartuta, musika
molde hau ulertzeko duten era erakutsi dute mundu erdian barrena. Jaialdietan
munduko artista handienekin partekatu dute agertokia, esate baterako, Chuck
Berry, Solomon Burke, Buddy Guy,John Mayall,the Animals,The Faboulous
Thunderbirds eta beste izar askorekin, eta musika molde hau eskaintzen den
areto ezagunenetan ere izan dira jotzen, tartean, Chicagoko Buddy Guy's Legends
eta New Yorkeko Terra Blues aretoetan.
Los Reyes dek K.O. taldearen musikak jatorrizko bluesetik gaur-gaurko Chicago Bluesera egiten du, funky, soul, hip-hop eta latino ukitu eta koloreekin aberastuta. Talde honen erritmoarekin, indarrarekin eta umorearekin inor ere ez da geldi geratzen, eta gainera, blues emanaldi baten aurrean askok duten aurreiritzia aldarazteko ahalmena du bikote honek.